2013ko maiatzaren 16tik ekainaren 30era
ERTIBIL BIZKAIA 2013 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXI.edizioa.
Rekalde Aretoak ERTIBIL aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatzen duen ikus-arteen erakusketa ibiltaria. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan.
Saritutako hiru artistak Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martín dira, eta hautatutako gainerako hamazazpiak, ostera, ondoko hauek: Julen Agirre Egibar, María Andrés Sanz, Saray Blades, Juana García-Pozuelo, Inés García, Rakel Gómez Vázquez, Edurne González Ibáñez, Eduardo Hurtado, Miriam Isasi, Edurne Martínez Arroyo, Saray Pérez Castilla, Sarah Rasines, Ana Riaño, Javier Rodríguez Pérez-Curiel, Laurita Siles, Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco.