2011ko azaroaren 08tik 2012ko urtarrilaren 08ra
XABIROI, KOMIKI-POZOI!
XABIROI komiki-aldizkaria 2005eko ekainean sortu zuen Ikastolen Elkarteak, hurrengo helburu nagusiekin:
- Irakurle gazteei bereziki zuzendutako euskarazko irakurketa aukera berri bat sortu.
- Euskal Herriko egileen lanentzat erakusleiho izan.
- Kaleko ahozko euskararen transmisio bide izan, esamolde berriak jasoz, zaharrak berreskuratuz eta berriak proposatuz.
Urteroko bilduma bat eta hiru zenbakirekin, XABIROI euskal komikiaren erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu da. 24 zenbaki hauetan euskal egilerik ospetsu eta argitaratuenetako asko igaro dira: Antton Olariaga, Iñaki G. Holgado, Marko Armspach, Asisko Urmeneta, Juan Luis Landa, Patxi Huarte ZaldiEroa, eta abar. Baina zerbait izan baldin bada XABIROIren bereizgarri, euskal istorio sortzaile ezagunak komikira erakartzen egin duen ahalegina izan da, hala nola: Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Iban Zaldua, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Iturbe eta Patxi Zubizarreta, besteak beste.
XABIROI aldizkariak, sei urte ondoren egonkorturik, inoiz baino biziago jarraitzen du istorio berriak sortzen, bere irakurle guztiak asebete eta hunkitzeko asmoarekin.