Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Alain Delorme. Totem 15. Argazkia
Alain Delorme. Totem 15. Argazkia

Erakusketak

Egunekoak

Alain Delorme

Totems

2011ko uztailaren 05etik abuztuaren 28ra

TOTEMAK da Alain Delorme artistak Rekalde Aretoan aurkezten duen erakusketaren titulua. Erakusketaren komisarioa Alexandra Baurès da.

Guztira, koloretako hamar argazki dira; egileak Shangain egin zituen, 2009. urtetik 2010. urtera, Ailing fundazioak babestutako arte-egonaldian. Teknologia berriaren erabilerari esker, egileak merkantziak eskultura bihurtzen ditu, eta langile arruntak Txina ahaltsuaren superheroi. Umoreaz eta poesiaz baliatzen da errealitatea areagotzeko eta Txina erraldoia eraikitzen inurrien moduan lan egiten duten gizakien ahaleginen berri emateko.

Serie honetako bi argazki egongo dira ikusgai Institutu Frantsesean abuztuaren 28 arte (Paseo Campo Volantín, 23 – 48007 Bilbo).

TOTEMAK erakusketa Bilboko Rekalde Aretoan egongo da; ondoren, Iruñean, MAPAMUNDISTAS Artea eta Bidaia Topaketetan ikusteko aukera izango dute, abuztuaren 12tik irailaren 25era, HIRI IBILTARIA lelopean. Topaketa horiek osatzen dituzten erakusketa eta proiekzioetan, hiria esploratu beharreko elementua da; baina, ez da objektu bat, baizik eta mugimenduan dagoen zerbait: zalaparta, abiadurak, taupadak.

ALAIN DELORME (Versailles, Frantzia, 1979), lizentziaduna Parisko Gobelins Eskolan eta argazkigintzako masterduna Paris VIII. Unibertsitatean.

2007. urtean, Arcimboldo saria jaso zuen, Little Dolls sorkuntza digitaleko lanari esker. Argazki sorta horretan, kontsumogizartearen estandarizazio prozesuaren mende dauden pertsonak erretratatzen ditu. Pixelekin jolas egiten du, zientzialari batek geneekin bezala, eta errealitatearen eta fikzioaren artean dauden irudi oso grafikoak eta kolorez beteak sortzen ditu.

Totemak eta Little Dolls nazioarteko jaialdi, galeria eta arte-azoka ugaritan erakutsi dira: Musée du Montparnasse, Paris; Show Off, Transphotographiques, Lille; Voies Off, Arles; 360° Gallery, Tokyo; Brandt gallery, Amsterdam; Pulse Art Fair, New York; International Festival of Photography, Seoul edo Arte Feria, Bologna.



Irudiak
  • Alain Delorme. Totem #15. Argazkia
    Alain Delorme. Totem #15. Argazkia