Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Idoia Montón

2021eko urriaren 26tik 2022ko otsailaren 27ra

Rekalde Aretoak Las siete ventanas (Zazpi leihoak) erakusketa aurkeztuko du, Idoia Montónek (Donostia, 1969) 1990etik gaur arte egindako lanik onetako askorekin. Margolanak, marrazkiak eta collageak biltzen dira, horiek baitira artistaren ohiko euskarriak, bilduma pribatuetatik, Bilboko Arte Ederren Museotik eta Gasteizko Artium Museotik ekarriak.

«Zazpi leihoak» izenburuak hitzez hitz eta modu metaforikoan adierazten du bere obran agertzen diren barrualdearen eta kanpoaldearen, markoaren eta baoaren, kalearen eta gelaren arteko harremanak uztartzeko modu desberdinak. Gainera, ikuspuntuaren garrantzia azpimarratzen du, sekula arautzaile, zuzena edo zentratua ez den begirada, baizik eta albokoa, anitza eta zatikatua; eta, orobat, ispiluen eta islatutako irudiaren iraunkortasuna nabarmentzen du.

Idoia Montónek azken hiru hamarkadetan Euskadi eta Kataluniaren artean garatu duen lanak koherentzia du bereizgarri, bere heterogeneotasun erradikalari esker lortua. Idoia Montónen ustez, pintura prozesu ireki eta burujabea da, aurkikuntzari eta zoriaren jokoari adi dagoena, eta bertan etengabe dirauen gauza bakarra da forma edo egituraren ideia antolatzailea.

Lan-prozesuan zehar, artistak hainbat elementu sartu, xedatu eta manipulatzen ditu, eta, elkarrekin erlazionatzean, berak "plano enigmatiko" deitzen duena osatzen dute, hau da, konpondu beharreko egoera bat, errebelazioen bidez aurrera egiten duena. Bere obrako hausturak eta etenak prozesu bakoitzaren eta bere zirkunstantzien berezitasun erabatekoaren ondorioa dira. Autonomia berezi hori, ordea, goitik behera zeharkatzen du biografian bertan datzan koherentziak.

Erakusketa MARCO Vigoko Arte Garaikidearen Museoan izango de ikusgai, 2022ko apirilaren 12tik uztailaren 17ra.

ESKUORRIA [PDF]