Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

Eduardo Sourrouilleren liburu aurkezpena

2019ko irailaren 04an, 19:00etan

Rekalde aretoak Eduardo Sourrouille-ren Cáscaras argitalpenaren aurkezpena hartzen du. Liburua Belleza Infinitak argitaratu du. Aldi berean, 2019ko irailak 3tik 15era, aretoko sarreran argitalpenaren inguruko erakusketa izango da ikusgai.

Orrien gaineko orrien gaineko irudien gaineko irudiak. Erretratuak, autoerretratuak. Aurpegiak, geruzak, makillajea, mozorroa. Nortasunak, objektu, fetitxe eta bandera arteko pertsonaiak etxeko hormen artean eraikitako eszenatokietako dekoratuetan. Gizon heldua, abertzalea, maitalea, artista. Estereotipoak. Kultura. Naizena, besteek ni izatea nahi dutena, nire ustez besteek pentsatzen dutena, nik besteez pentsatzen dudana. Nahi dudana. Fantasia, errealitatea. Rolak, maskarak, oskolak.

2019ko irailak 4, arratsaldeko 19:00etan

Hurrengo hauen parte hartzearekin: Garikoitz Fraga, Belleza Infinita argitaletxearen arduraduna; Antonio Lastra, Archiva La Fuentecilla-ren kudeatzailea eta Eduardo Sourrouille, artista

Sarrera librea lekuak agortu arte.


Beste ebentuak