2021eko martxoaren 24an, 18:00etan
Harri, Orri, Ar. Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa
Ikerketa artistikoari buruzko mintegia
laSIAk, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikerketa taldeak, antolatua.
2021eko urtarrilaren 20tik, 2021eko abenduaren 15era
laSIA ikerketa taldeak, Praktikan oinarritutako ikerketa artistikorako formatuen esperimentazioa proiektuaren parte den Harri, Orri, Ar, izeneko mintegia antolatu du eta 2021 urtean zehar garatuko da.
Praktika artistikoaren dimentsio ikertzailean sakontzea du helburu laSIAk; artearen praktika jakintza-esperientzia gisa ulertzen du, eta subjektu artistaren lekuan kokatzen da gogoetarako praktika-leku gisa, ezagutza teoriko bat garatzeko baino gehiago, sorkuntzarako bideak eta ikerketaren erakusketa ahalbidetzeko esperimentazio praktikoa bideratzen saiatuz.
Abian den proiektuaren helburu nagusia ikerketa artistikoaren prozesuak garatu, erakutsi eta/edo argitaratzeko formatuen bilaketan modu esperimentalean lan egitea da. Helburu horrekin, Harri, Orri, Ar, mintegiak artistak biltzen ditu eta hauen praktiketan ikertzaile-lanak presentzia hartzen du, era askotara, hau garrantzitsua izatera iristen delarik.
Saio guztiak Rekalde Aretoan izango dira (leku murriztuak) arratsaldeko 18:00etan, eta aldi berean streaming bidez emango dira.
Urtarrilak 20
Mahai-Ingurua: Ana Arnaiz, Aimar Arriola, Iñaki Imaz.
Informazio gehiago: harri, orri, ar. Mahai-ingurua laSIA
Urtarrilak 27
José Ramón Ais
Informazio gehiago
Otsailak 24
Mireia c. Saladrigues
info+
Martxoak 24
Laura F. Gibellini
Apirilak 28
Remco Roes
Maiatzak 26
Albert Corbí
Ekainak 30
laSIA-ren eskutik bateratze lana
Irailak 29
Clara Montoya
Urriak 27
Arantxa Echarte
Azaroak 24
Ainara Elgoibar
Abenduak 15
Mahai ingurua
Rekalde Aretoko saio presentzialera joateko, beharrezkoa da aurretik izena ematea salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz, Izen abizenak, telefono zenbaki bat eta gaian HARRI, ORRI, AR idatziz.
Informazio gehiago: Mintegia laSIA
Webgune honetan saio bakoitzaren informazioa atxikituko da, baita online ikusteko sarbidea ere.
Pandemiaren erruz artista gonbidatuen interbentzioak aldatu daitezke. Horrela bada, proposatutako hedapen formatu berriekin esperimentatzen saiatuko gara. Edonola ere, aurreikusitako ordutegia mantentzen saiatuko gara.
Ekintza hau Rekalde Aretoa, BizkaiKOA eta UPV/EHU finantziatzioari esker egin da. (US 19/07 Proiektua)
2021eko martxoaren 11an, 18:30etan
2021eko martxoaren 12an, 18:30etan
2021eko martxoaren 18an, 18:00etan
2021eko martxoaren 24an, 18:00etan
2021eko apirilaren 05ean, 00:00etan