Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Tailerra familian [4-11]

Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

2022ko otsailak 12
10:30-11:45
12:00-13:15

Idoia Montónen erakusketa bisitatuko dugu eta ariketa praktiko baten bitartez artistaren sormen prozesuak aztertuko ditugu.

Izen emateak, salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango dira. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidali eta ez ahaztu aukeratutako ordutegia zehaztea. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. Familia bakarra mezu bakoitzeko.

Informazio gehiago 944068532 zenbakian.