Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

REKALDE ORBITAN

IRAKASLEENTZAKO MATERIAL BERRIA

Rekalde Aretoa ikastetxeen ORBITAN sartzen da.

Ikasgelan erakusketaretoko proposamenak lantzeko materiala helarazi nahi diegu Lehen Mailako irakasleei. Begirada pausatzen laguntzeko, entzumen aktiboa errazteko eta besteekiko errespetua sustatzeko dinamika eta ariketak desberdinak proposatzen ditugu. Material honek sormen prozesuarekiko eta gaur eguneko praktika artistikoekiko interesa piztu nahi du. Jarduera hau beste hezkuntza mailetarako ere moldatu daiteke.

Materialarekin batera, ikasleek, "arte astronautak" bihurtuta, beraien senideekin  Rekalde Aretoa bisitatzeko gonbidapena aurkituko duzue. 

Material guztia hemen edukiko duzu eskuragarri:
[AGUSTÍN IBARROLAREKIN ORBITAN]
[TUTORIALAK]

Informazio gehiago jasotzeko edo aretora bisita bat antolatzeko, jar zaitez gurekin kontaktuan 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.