Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Artista tailerra Patrik Grijalvorekin

Ekainaren 20an, 17:00etik 20:00era. Publiko guztientzako.
Izena emateko epea: ekainak 18.

ERTIBIL BIZKAIA lehiaketaren XXXI. edizioko artista irabazlea den Patrik Grijalvoren sormen prozesuak ezagutuko ditugu.

Saioaren lehenengo zatian, Patrik Grijalvok bere lanaren sormen prozesua azalduko du. Aurkezpenean bere lanaren beste adibide batzuk azalduko dizkigu.

Ondoren, proposamen praktikoa eramango dugu aurrera. Parte hartzaileak hiriko kaleetan zehar ibiliko dira, beraien kamerekin esperimentatzeko Bilboko eraikinei argazkiak ateraz.

Azkenik, parte-hartzaileek inprimaturiko argazkiak  manipulatuko dituzte, hasierako hitzaldian aurkeztutako teknika berdintsuak erabiliz. Saio praktikoaren helburua argazkia testuingurutik ateratzea eta manipulatzea izango da.

Beharrezkoa da argazki makina digitala ekartzea.

*Doako jarduera.