Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

Tailerra asteburuan [3-11]

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

2018ko urtarrilak 27
10:30etik 11:30era, 3-6 urte bitartekoentzat
12:00etik 13:30era, 7-11 urte bitartekoentzat

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.