Ibilaldi eta jarduera hauek Rekalde Aretoan dauden aldizkako erakusketekin dute zerikusia. Programa hauek aukera ematen dute interesa duten taldeek erakusketaren bisita diseina dezaten, Rekalde Aretoko langileen laguntzaz, talde horrek dituen interesak eta beharrizanak aintzat hartuta.
Doako jarduerak aldez aurreko hitzorduarekin 944068707 zenbakira deituz edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.