Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

7m2 [3-11]

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

2017ko urtarrilak 14
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Paleolitoa pausoz pauso
7m2-ko azken saio hoentan siluetak eta mugimendua erabiliz istorio bat asmatuko dugu. Partaide guztien artean irudi finkoak erabiliz video bat sortuko dugu.

***
2016ko azaroak 5
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Aztarnen Bila
Iraganera bidaiatuko gara, orain dela urte askotaraino. Zelan bizi ginen iraganean? Zelakoak ziren gure etxeak? Zer jaten genuen? Zer nolako animaliak zeuden gure inguruan?
Gure aztarnen bitartez gure historia eraikiko dugu. Etor zaitez aztarnen bila eta gure historia propioa eraikitzera!

2016ko abenduak 3
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Euskararen eguna*
Goazen euskararekin hiritik paseoan! Begiratu zenbat gauza dauden… Hemen semaforo bat, hemen zuhaitz bat... Zer gehiago ikus dezakezu? Eta zenbat gauza falta dira?
Pegatina bereziak sortuz jende guztiak ikusiko duen hitzen ibilbidea sortuko dugu. Ba al zatoz paseoan?

*Jarduera hau euskeraz izango da.

Saio bakoitzean proposamen ezberdina izango dugu. Aurki informazio gehiago.

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068707 zenbakira deituz edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.


Hezkuntza 2016-2017