Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Tailerra familian [4-11]

Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

Birziklatu sortzeko
2016ko urriak 15, 11etik 13:00ak arte
4-11 urte bitartekoentzat  heldu bat edo bi lagun dutela

Jose Ibarrolaren erakusketa disfrutatuko dugu eta pertsonai batzuen konposaketan erabilitako eguneroko objektuak bilatuko ditugu. Gainera, erakusketan zehar errepikatzen diren forma geometriko sinpleetan fijatuko gara. Azkenik, tailerrean pertsonai bereziak sortuko ditugu berrerabilitako objektuak erabiliz Ibarrolak bere eskulturetan egiten duen moduan.

Originala edo kopia?
2016ko irailak 24, 11etik 13:00ak arte
4-11 urte bitartekoentzat  heldu bat edo bi lagun dutela

Jose Ibarrolaren erakusketa bisitatuko dugu eta artistak erabilitako irudi errenazentisten bila joango gara. Gero, irudi berriak asmatu eta sortuko ditugu erakustaretoan aurkitutako irudiak abiapuntutzat harturik.

Doako jarduera aldez aurreko izen ematearekin 944068707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.


Hezkuntza 2016-2017