Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Asteburuak [3-11]

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

Formatu handian
Urriak 10, 10:30etik 11:45era, 3 - 6 urte, eta 12:00etik 13:30era, 7 - 11 urte.
Eduardo Gruberren erakusketa bisitatuko dugu eta bere lan askoren izugarrizko tamaina aztertuko dugu. Eskalaren inguruan egingo dugu gogoeta eta gure sormenak egingo ditugu FORMATU HANDIAN.

Naia del Castillo
Urriak 31, 10:30etik  11:45era, 3 - 6 urte, eta 12:00etik 13:30era, 7 - 11 urte.
Naia del Castillo-ren erakusketa bisitatuko dugu eta bere lan harrigarria ikusiko dugu. Harrapatzen zaituen ohe bat, ezpain barrekin egindako eskulturak, aurpegi gabeko erretratuak... Etor zaitez bere unibertso osoa ezagutzera.

Beharrezkoa da aldez aurreko izen ematea.

Doako jarduera.


Hezkuntza/Educación 2015-2016