Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Haurrentzako tailerrak. 7m2

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

Zentzugabekeriak
Behin, artista batek bizikleta baten eskulekua erabili zuen zezen baten adarrak balira bezala. Beste artista batek, komun-ontzi bat jarri zuen museo baten artelan gisa… Zuk zer egin dezakezu zure inguruko objektuekin? Zentzugabekeriak sortzera jolastu dezakegu eta ideia zoragarrietan bihurtu daitezke!!!

2014ko irailak 13 
   3 - 5 urte bitartekoentzat, 10:15etik 11:30era
   6 - 8 urte bitartekoentzat, 12:00etik 13:30era

Dance in the disco
Tailerra espazio ezberdin batean bihurtu dezakegu. Kartulina batzuekin eta argiak erabilita mugitzen hasiko gara eta diskotekan bageunden moduan dantzan hasi. Imajinatzen duzu?

2014ko irailak 27
   3 - 5 urte bitartekoentzat, 10:15etik 11:30era
   6 - 8 urte bitartekoentzat, 12:00etik 13:30era

Aldez aurreko izen ematea beharrezkoa da.
Doako jarduera.