Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

7m2

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

Egunero
Azaroak 9
10:15etik 11:30era (3 - 5 urte)
12:00etik 13:30era (6 - 8 urte)

Badira egunero errepikazen diren gauzak; eguzkia ateratzen da, esnatzen gara, jantzi egiten gara, kalera urtetzen gara…eta gehienak norbait lagun dugula egiten ditugu….. norekin partekatzen dituzu zure egunak? Zer egiten duzue batera? Errepresenta ditzakegu eta irudi artistikoetan bilakatu!

Berformateatuak
Azaroak 23
10:15etik 11:30era (3 - 5 urte)
12:00etik 13:30era (6 - 8 urte)

Ezinezkoa litzateke gure artean gorputz zatiak aldatzea, sudurra edo belarriak adibidez… baina irudien bitartez dena posible bilakatzen da. Erretratu kolektibo bat egingo dugu? Begira kamarari eta irribarre egin.

Goitik begiratuta
Urtarrilak 11
10:15etik 11:30era (3 - 5 urte)
12:00etik 13:30era (6 - 8 urte)

Paisaia aldatuz doa mendi gailurretik edo hegazkinetik ikusita. Zuhaitzak, etxeak, errepideak, errekak…batzuetan forma geometrikoetan bilakatzen dira. Guk forma geometriko asko ezagutzen ditugu, hauek paisai baten bihurtuko ditugu?

Tximeleta sare
Urtarrilak 25
10:15etik 11:30era (3 - 5 urte)
12:00etik 13:30era (6 - 8 urte)

Gure inguruan maiz ikusten ditugu intsektu txikiak, baina ez ditugu arretaz begiratzen. Ba al dakizu zenbat hego dituen tximeleta batek? Zein koloretakoak diren erleen gorputzak? Eltxo baten begiak nolakoak diren? Informazio guzti hau batuko dugu koaderno oso berezi batean.

Aldez aurreko izen ematea beharrezkoa da.