Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

ArTEA ZABALDUZ

2012ko martxoan  Rekalde Aretoak eta Kartzela Pastoraltzako Bidesari elkarteak  ArTEA ZABALDUZ elkarlaneko proiektua abiarazi zuten. Proiektu horren helburua, aretoaren erakusketa proposamena aurkeztea da, parte-hartzaileen artean elkarrizketa sustatuz aldi berean. Ahalduntze pertsonala laguntzen dugu aurkeztutako artelanen iruzkinaren bitartez.

Elkarlan honen helburu nagusiak dira:

  • Rekalde Aretoko aldi baterako erakusketen bitartez arte garaikidea pertsona ez libreei hurbiltzea.
  • Parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sustatzea talde lanen bitartez.
  • Arte garaikideko artelanen interpretazioa eta behaketaren bitartez, analisia eta ikuspegi kritikoa indartzea.
  • Ikusmenezko hizkera bultzatzea sentimenduen adierazpena errazteko.
  • Jarduera barneratzaile eta pluralak eskaintzea.
  • Kartzela barruan aisialdi hezitzailearentzako leku bat sustatzea.

Saioak ordu bat eta erdiko iraupena izaten dute, 17:00etik 18:30era eta Basauriko espetxeko eskolan izaten dira hilabeteko azkenengo asteazkenetan.