Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hezkuntza

Vari Caramés

BISITA GIDATUAK OSTEGUNERO (jaiegunak ezik) ARRATSALDEKO 19:00etan*

Ibil zaitez erakusketen barrena hezitzaileen eskutik. Ibilbide hauek bereziki prestatuta daude erakusketan agertzen diren lanak eta artistak dagokien testuinguruan kokatzeko.

Urteko ostegun guztietan izaten dira, 19:00etan. Parte hartu nahiz gero, urbil zaitez aretora bisitaldia hasi baino 5 minutu lehenago.

Gutxi gorabeherako iraupena: 1h.

IRAKASLE ETA TALDE ARDURADUNENTZAKO BISITA GIDATUA

Hurrengo bisita: 2012ko maiatzaren 3an, arratsaldeko 18:00etan. Vari Caramés-en RITMO MAREIRO erakusketan azaltzen diren funtsezko kontzeptuen eta proposaturiko ibilbideen aurkezpena. Ezin besteko izen ematea 94 406 87 07 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net helbidera idatziz.

BISITA BEREZIAK EUSKERAZ, INGELESEZ, FRANTSESEZ edo ALEMANEZ 

Nori zuzenduta: Euskaltegiak eta hizkuntza taldeak.

Ikasgelatik kanpo hizkuntzaren erabilera sustatzeko pentsatuak izan diren ibilbideak. Rekalde Aretoko erakusketak tresna moduan erabili ahal izango dituzue aukeratutako hizkuntza lantzeko asmoz (euskara, ingelesa, frantsesa, alemaniera).
Jarduerak partaideen hizkuntza mailara egokituko dira.
Iraupena: 1h 30min

GIZARTE-ESKLUSIO ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAKO BISITAK

Erakusketa abiapuntutzat hartuta, bisita eta dinamika barneratzaile eta gogoetatsuak eskaintzen ditugu.

*Ekitaldi horiek guztiak doakoak dira