Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

RE:ESCRIBIR
RE:HORSE

2009ko otsailaren 23an, 11:00etan

Deialdi irekia JON MIKEL EUBAren proiektu batean parte hartzeko rekalde aretoko Kabinete Abstrasktuan ikusgai dagoen If I Can’t Dance, I Don’t Want to Be Part of Your Revolution-en ekintza programaren barne.
RE: ESCRIBIR RE: HORSE proiektuak tailer trinko baten izaera eta egitura izango ditu, eta, horretarako, lan-talde bat sortuko dugu. Proiektuaren bidez, argitaratze-lanari ekingo diogu, alde performatiboa oinarritzat hartuta.

RE:ESCRIBIR RE:HORSE TAILERRAREN EGUNAK
2009ko otsailaren 23tik otsailaren 27ra, eta 2009ko martxoaren 2tik martxoaren 6ra.

ORDUTEGIA: 11:00etatik 20:00ra

Interesa duzuenok bidal itzazue CV laburra eta zuen datu pertsonalak (izena, abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia eta posta elektronikoko helbidea) ondoko helbide honetara, 2009ko urtarrilaren 26a iritsi aurretik: salarekalde@bizkaia.net. Jar ezazue RE: HORSE hitza posta elektronikoko mezuaren gai gisa.

Tailerra egiteko hautatzen ditugun lagunei zuzenean jakinaraziko diegu horren berri.

Tailerrean parte hartzen dutenek orduak batuko dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kredituak eskuratzeko.

Informazio gehiago 94.406.87.07 telefonora deituz.


Beste ebentuak