2020ko irailaren 11an, 17:00etan
Maiztasun bat islatzen denean eta berriro entzuten dugunean, erdaraz Ecos deritzo (ohiartzuna). ECOS bitartekaritza-sortzaile proiektu bat da. Rekalde Aretoko erakusketa nagusienen kontra ikus-entzunezko aukeraketa bat jaurtitzen dugu, ahots berrien bitartez berriro entzunez. Horrela, erreboteaz baliatuz egiten dugu lan, esperientziatik ikasten saiatuz, difrakziotik.
ECOS #29 Borja Gómez Diez eta JuanPablo Ordúñez/MawatreS artisten Samurai Festa erakusketatik abiatzen da. Saio berri honetan Veva Linaza artistak bere lana aurkeztuko digu zuzenean, aretoan ikusgai dugun erakusketako lanekin erresonantzian.
Formatu presentziala berreskuratzen dugu, beraz saioa Rekalde Aretoan bertan izango da datorren irailak 11an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan.
Guztion segurtasuna bermatzeko, ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea bai telefonoz 944068532 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz salarekalde@bizkaia.eus helbidera.
Leku murriztuak.