2026ko ekainaren 23tik irailaren 06ra
Rekalde Aretoak AMAIA MOLINETen (1988) La ideología del amor erakusketa aurkezten du, barriek zikloaren barruan. Programa horrek ikusgai jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusmen-arteen bekez gozatu duten artisten aukeraketa bat.
Erakusketak ibilbide bat artikulatzen du, zeinean artistak aurretik Europako hainbat tokitan egindako lanak eta Bilboko Burdin Hesiaren inguruan egindako ikerketaren emaitza diren pieza berriak bateratzen diren. Lengoaia eta material desberdinen bidez, Amaia Molinetek gerraren aztarnei, paisaiari eta memoria kolektiboari buruzko hausnarketa proposatzen du.
ESKUORRIA