2025eko urriaren 29tik 2026ko otsailaren 15era
Rekalde Aretoak Rut Olabarri (Bilbao, 1962) artistaren Trucada e imperfecta erakusketa aurkezten du, ehungintzako arte garaikidean erreferente den artistaren iruditegira egindako bidai bat. Erakusketan, familiaren oroitzapenak eta memoria arakatzen dituzten margoak, marrazkiak, grabatuak, bideoak eta argazkiak biltzen dira, desagertutako Torrontegui hotelari arreta berezia eskainiz.