2019ko otsailaren 15etik maiatzaren 19ra
En el tiempo Carlos Cánovas argazkilari nafarraren erakusketaren titulua da; egileak lotura estua du Bilbo eta Bizkaiarekin, eta hemen egin du bere argazki-serieen zati handi bat. Argazkilaria berriro ere itzuli da Bilbora, eta Rekalde aretoan ikusgai jarriko du hiriko paisaia protagonista den irudi sorta bat, natura eta gizakiaren esku-hartzea uztartzen dituzten guneen bilduma bat.
Erakusketa honekin Carlos Cánovas argazkilariaren lanen ibilbide bat proposatzen dugu. 80. hamarkadatik hasita gaur egunerarte hiriarekin erlazioa duten lanak ikusiko ditugu. Ehun bat argazkik osatuko dute erakusketa, sei sail ezberdinetan sailkaturik: Tapias (1980), Extramuros (1983-1990), Vallès Oriental (1990), Paisaje sin retorno (1993-1994), Paisaje anónimo (1992-2005) eta Séptimo cielo (2007-2017).
Argazkilariak azaltzen duen bezala, Serie hauek hiritik eta bere aldirietatik nire harako eta honako ibiltzea islatzen dute, eszenatokietatik mugitzen den argazkilaritzako tradizioan alderrai ibiltzea, eszenatokietatik mugitzen denaren eta horien eraginpean jardutea onesten duen argazkilaritzaren tradizioan. Gehienetan denbora iheskorraren eta distantzia emozionalaren ideiekin lotzen ditudan toki horietan nire esperientzia eta nire sentsazioak erregistratzeko ahalegina egiten dut.
Bere argazkiak aldaketa sozial edo industrial handien aurreko edo horrelakoak gogorarazten dituzten tarteko uneetan eraikitako agiri potetikoak dira. Argazki horietan gizakiaren izaera eta esku hartzea biltzen dira. Hiriaren mugetan kokatuta dauden zirrikituzko paisaiak dira, espazioa, distantzia eta denboraren inguruko irakurketa asko iradokitzen dituztenak; argazkilariak, halaber, argazkilaritzari buruzko bere berariazko hausnarketarako erabiltzen ditu kontzeptu horiek. Cánovas objektibotasunaren asmotik urruntzen da, proposatzen dituen espazioekiko lotura afektiboa ezarriz.
Azken seriean izan ezik, Séptimo cielo, besteak prozesu kimikoan eta zuribeltzean eginda daude. Gizakiaren erabateko ausentziak are gehiago azpimarratzen du hautatutako tokien bakardadea eta malenkonia. Hiripaisaiak landu dituzten beste autore batzuek bezala Cánovasek nahiago du inor ez egotea ikuslearen begirada ez desbideratzeko. Séptimo cielo-rekin sistema digitalarekiko eta kolorearekiko jauzia ematen du eta bere etxetik hurbilago dituen tokietara itzultzen da, Zizur Nagusia herritik hurbilago; toki horrekin aurrerago baino hurbiltasun-lotune sendoagoa mantentzen du.
Carlos Cánovasen lana oro har hiriko gauzen transformazioari buruzko erregistro kritiko baten antzeko zerbait da. Aldi berean, erakusketa honetan autoreak argazkilaritzari berari dagokionez duen ideia adierazten da, toki guztietan eta une guztietan esperientzia pertsonalarekiko iragazkorra den jarduera bat, erantzun desberdinetan adierazi daitekeen esperientzia bat baina, bere karga poetikotik, etenik gabe era bortitzean denboraren eta distantziaren ideien inguruan mugitzen dena.
Juana M. Arleguik komisariatutako Carlos Cánovasen En el tiempo erakusketak, PHOTOESPAÑA 2018-ko erakusketarik onenaren ikusleen saria irabazi zuen. Museo Universidad de Navarrak ekoiztutako erakusketa, Museo ICOrekin lankidetzan.
ARGAZKILARIA http://carloscanovas.com
Carlos Cánovas (Hellín, Albacete, 1951) jaio zen urtetik bertatik Iruñean bizi da. Bere karrera, hasiera batetik, argazkilariaren eta ingurumenaren azterlariaren bere izaera bikoitzak markatuta egon da. Argazkilaritzaren arloko jarduera 1972an hasi zuen, baina 1980an ekin zion bere obra pertsonala garatzeari eta irakaskuntzako jarduera aipagarria betetzeari, zentro eta unibertsitate batzuetan tailerrak eta ikastaro espezializatuak emanez. Argazkilaritzaren historiari buruzko bere azterketak eta, halaber, beste toki batzuetan, batez ere Europan, egiten ari zenaren ezagutza, oso garantzitsuak dira berak argazkilaritza ulertzeko duen eran.
Bere obra erakusketa askotan erakutsi izan da, bai era bakarkakoetan, besteak beste Bilboko Arte Ederren Museoan (1994) edo Instituto Valenciano de Arte Modernon (IVAM, Valentzia, 1997), eta baita taldekoetan ere, eta azken hauen artean herri desberdinetako Instituto Cervantesen, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril), Museum of Contemporary Photographyn (Chicago, 1992) edo Instituto Cultural de Méxicon (Washington) egin dituenak azpimarratu behar dira.
Bere obra pertsonala jasotzen duten liburu batzuen egilea da, besteak veste Deriva de la ría: paisaje sin retorno (BBK Fundazioa, Bilbo, 1994), Paisajes Fugaces (IVAM, Valentzia, 1997), Paisaje Anónimo eta Por las mismas calles (Iruñeko udala, 2002 eta 2016) eta Séptimo cielo, fotografías de un paisaje cercano (Nafarroako Unibertsitatea, 2012). Halaber, argazkilaritzaren historiari buruzko titulu batzuk argitaratu ditu, adibidez Miguel Goicoechea, un pictorialista marginal (Ikeder, Bilbo, 1994) eta Navarra: Fotografía (Nafarroako Gobernua, Argitalpenak, Iruñea, 2013). Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratatuko argazkilaritzako irakaslea izan da (2000-17). Nafarroako Kultura Batzordeko kidea izan zen (1983-86), eta baita, A Coruñako MAC-eko, arte garaikideko bildumaren aholkularia ere (2010-17).