Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Erakusketak

Egunekoak

Helena Goñi

Tell me how close we are to a riot

2017ko urtarrilaren 10etik martxoaren 05era

Rekalde Aretoak, Helena Goñi-ren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2017 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.

www.helenagoni.com

Helena Goñi (Bilbo, 1990) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako ikasketak egin ondoren Londresera joan zen eta han argazkigintza masterra egin zuen Londresko Arteen Unibertsitateko Central Saint Martins eskolan. 2015ean graduatu zen eta ondoren, urte bereko ekainean, bere lehen erakusketa egin zuen banaka, Bilboko Cosmos galerian; Tourniquet proiektua aurkeztu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren ikus-entzunezkoen arloko beka bat lortu zuen Behind blue eyes proiektuarekin aurrera egiteko 2015eko urritik 2016ko ekainera arte; hori dela eta, Bilbora itzuli zen berriro.

Proiektu horrekin saria (argazki-liburua argitaratzea) irabazi zuen Género y Figura lehiaketaren lehen edizioan (Madril), eta garailea izan zen Barakaldo Foto Festival lehiaketaren I. edizioan eta GetxoArte lehiaketaren 2016ko edizioan ere. 2017ko urtarrilean obra batzuk hautatu eta erakusketa bat antolatu du Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan, Tell me how close we are to a riot (Noiz hasiko dira istiluak?) izenburuarekin.



Eskuliburua A3 PDF