Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Javier R. Pérez Curiel

2021eko irailaren 21etik azaroaren 21era

Rekalde Aretoak Javier R. Pérez Curiel (Oviedo, 1978) artistaren 21 S // 21 N erakusketa aurkezten du, barriek 2021 programaren barruan. Programan Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta ikusarteetako bekak baliatu dituzten artisten hautaketa bat erakusten da. Kulturan eta gizartean dauden hainbat arlotako materialak erabiltzen ditu artistak, izan daitezkeen interpretaziojoerak desbideratzearen, argitzearen edo eraldatzearen bila.

21 S // 21 N erakusketan, espazioa hedatu egiten da eta hainbat artelanek, estrategiak eta gorputzek okupatzen dute, gero horiek kenduz eta, orduan, uzkurtuz. Okupatze eta desokupatze apurkako hori erakusketaren irekieradatatik itxieradatara bitartean gertatuko da. Espazioan egiten diren aldaketak gorputzean orientazioari eta esperientziari eragiten dieten erreakzioetatik abiatzen dira.

ESKULIBURUA [PDF]