Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Iratxe Yañez

Un / Atlas / Bat

2018ko azaroaren 06tik 2019ko urtarrilaren 05era

Un / Atlas / Bat deritzo barriek programaren barruan 2018ko azaroaren 6tik 2019ko urtarrilaren 5era arte Rekalde aretoan ikusi ahal izango dugun Iratxe Yañezen erakusketa. Erakustaldi honetan, artistaren azken lan amaitua ikusiko dugu, hots, bere estudioan landutako prozedura ezberdinen ondorio diren artelanak. Sorkuntza aitzakiak deritzonak abiapuntutzat hartuta, pintura da bere lanaren ardatz nagusi beste edozein esanahi edo asmoren gainetik. Prozeduran berebizikoa bilakatzen da pintura beraren materia, kolorea eta forma: mihisean bata bestearen ondoan dauden koloreen arteko tira birak, pintzela irrist egitean gauzatzen diren pintzelkadak, egitearen usaina eta soinua… Momentu ezberdin hauek prozesu piktorikoan gertatzen dira, aztarnak balira bezala mihise gainean islatzen direlarik.

Un / Atlas / Bat mendira, familiarekin edo beste herrialde batera egindako bidai batetan sorturiko irudi eta bideo ezberdinetatik abiatzen da. Sortzearen aitzaki hauek mundua begiratzeko modu zehatz batetan bilakatzen dira. Elementu nagusi bezala azalduko da materia, esanahi berriak sortuz, betiere ikusleak definituko dituenak.

Iratxe Yañez (Bilbo, 1987) Arte Ederren arloko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Bere tesian lan egiten du gaur egun, bertan praktika esperimentalaren bitartez kezka ezberdinak jorratzen ditu. Bere Bilboko tailerrean egiten du lan, irakasle gisa jarduten den bitartean.



Irudiak