Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Miriam Ocariz

2018ko urriaren 25etik 2019ko otsailaren 03ra

Komisarioa: Eduardo Sourrouille


Rosa furioso, estridente, delicado, inocente, jovial.
Rojo caliente, descarado, desafiante, inquieto, rebelde y voraz.
Negro profundo, refinado, misterioso, quieto, compacto y rotundo.
Blanco que huele a limpio, a polvo talco. Fresco y ligero. Preludio de muchos duelos
”.

                                                                                                     Miriam Ocariz

Miriam Ocariz-en erakusketak, artistaren sormen unibertsoa aurkezten digu, bere begirada pertsonala eta bere izaera irudimentsuaren irudikapena ezagutzera emanez. Erakusketa honek moda diseinuaren mundua gainditu egiten du eta egilearen sormen imajinarioa aurkezten du, bere sormenaren oinarria den marrazkian arreta berezia jarriz.

Miriam Ocariz modaren arloan oso ezaguna den sortzailea da eta identifikatzeko elementu nagusi moduan, soinekoaren eraikuntza eta diseinua ez ezik, nabarmen osagai grafikoa erabiltzen du. Osagai hori estanpazio-teknika desberdinen bidez adierazten da eta bere marrazkien euskarririk funtsezkoena ehuna da.

Erakusketa honek, moda gaindituz,  barrukoena den bere lan sortzaileari zuzenduta dagoen ibilbidea garatzen du eta berariaz zaintzen du marrazkia, bere ekoizpen osoaren hasierako eta funtsezko iturria dena. Artistak aldagai askotan esku hartzen du eta manipulatzen du marrazketan: hormetako papereko estanpatuak, soinekoak, osagaiak, etxerako arropak, etab. eta, aldi berean, era askotako gauzak, bitxiak, eskulturak eta instalazioak sortzen ditu. Hau da, marrazketa analizatzeko eta marrazketarekin erlazionatzeko gaitasuna marrazketaren beraren diziplina gainditzen duten beste euskarri batzuetara iristen da.

Erakusketaren ildo nagusia edo haria kolorea da, areto guztia zeharkatzen duen lotura moduan. Zuritik beltzera eta gorrira, tartean Miriam Ocarizen kolore fetitxea den arrosa dagoela, eta berriz hastera; horiek guztiak sortzailearen unibertso propioa, bakarra eta berezia dena, eratzen duten koloreak dira. Naifa, humorea, ironia, drama, erraietakoa, fantastikoa eta erreala nahasian agertzen dira, bere hizkuntza plastikoekin bezala gertatzen dena, eta bere historia ilustratuekin batera beti da kolorea narrazioa  ardazten duena.

Miriam Ocarizen marrazkiek bere errealitatearen episodio bat erakusten digute, ikusleak bere egian parte hartzea lortzen duen paisaia fantastiko eta egiazkoaren irudi bat; batzuetan kontraesanez beteta dago, beste batzuetan hunkigarria da, beti gogorra eta ekina, baita delikatua ere. Erromantizismoaren eta arrazionalismoaren artean  bizi da hala bere lanean nola bere bizitzan.

Areto osoaren perimetroa erakusketaren euskarri moduan jarduten duen  horma-irudi handi batek inguratuta dago. Horma-irudi horretan, marraztuta dauden  irudien amalgama baten bidez, koloreetan eta marren bidez sinbolizatuta dauden egoera emozionalak irudikatzen dira.

Halaber, beste gela batzuetan egoera horiek espazio irekietan erakusten dira, baina euren artean elkar lotuta daudenak. Koloreek bizitzeko mugimenduak antolatzen dituzte eta koloreak eta marrazkiak dira instalazioak eratzen dituztenak eta eszenak sortzen dituztenak, soinekoek azpimarratuta eta joan-etorriko bidea islatzen duten argazkiz eta irudiz lagunduta, biharkoari begi orainera itzultzen den iragana. Rekalde Aretoa, horrela, Miriam Ocarizen obsesioen areto bihurtzen da.

ARTISTA www.miriamocariz.com

Miriam Ocariz (Bilbao, 1968), Arte Ederretan lizentziatua da  Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) eta tituluduna da Modaren Diseinuan. Hasieran bere burua kamiseta estanpatu bereziekin eman zuen ezagutzera. Oso arin hasi zen  Prêt-à-Porter bildumak garatzen, urteetan oso ospetsuak diren pasareletan aurkezten zituenak, besteak beste Bartzelonako Gaudín edo Madrileko Cibelesen; azken horretan talentu berrien bildumarik onenaren saria irabazi zuen 2002an. Urte horretan bertan nazioarteko marka askotako boutiquerik onenetariko batzuek bere bildumak erosi zituzten, adibidez Colette  eta Kabuki (Paris), Barney´s (New York) edo Isetan-ek (Tokio).Apurka-apurka bere bildumak salmenta toki garrantzitsu askotan agertzen joan ziren, bai nazionalak eta bai nazioartekoak. Urte gutxitan modako firmarik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Espainian. 2004 eta 2006 urteen artean Armand Basi Mujer firmaren sorkuntza-zuzendaritza burutu zuen.Bere soinekoetan beti izan da nabarmena egituraren (patroia) zaintza berezia eta materialen kalitatea. Marrazki estanpatuen erabilerarekin, elementu/ardatz komunikatzailea eta bereizlea, bere arropek beti izan dute nolabaiteko izaera esklusiboa.Azken urte hauetan bere lanekin erakusketak egin dira arte galeria eta areto batzuetan; horietariko batzuen xede nagusia osagai grafikoa (marrazketa) erakustea izan da.2015ean erabateko aldaketa gertatu zen bere ibilbidean; neurri handi baten albora utzi zuen merkataritzako arloa eta funtsetara itzuli zen, marrazketa eta bere bariazioetara, betiere ikuspegi zabaletik eta euskarri eta aplikazio berrien bilaketa iraunkorretik abiatuta. Halaber, oraintsuagokoa den beste etapa baten tailer, mintegi eta espezializazio-ikastaroetan irakasten du.