Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ibai León
Ibai León

Erakusketak

Aurrekoak

Ibai León

IÑORA

2015eko uztailaren 21etik irailaren 20ra

Rekalde Aretoak Ibai León (Bermeo, 1980) artistaren erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2015 programaren barruan. Programa horren bidez, ezagutzera ematen dira Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak. Urte honetan zehar egin diren aurreko erakusketetan, Erika Edek, Laurita Silesek, Ion Macarenok eta Juana García-Pozuelok erakutsi dituzte lanak Rekalde Aretoko erakusleihoan. 

Paisaia da Ibai Leónen lanen gai nagusia. Artistak hainbat lekutatik hartutako zatiak biltzen ditu, eta ilustrazio digitalak bai pinturarekin eta bai bolumenean dauden formekin konbinatzen ditu. 

Ibairentzat, "pieza bakoitzak aipatzen ditu inon ez diren lekuak, eta paisaia bakoitzak postal bat birsortu nahi du, alde egiteko nahikaria pop tonuan etenda".

Artistak dioenez, bere obra proiektu irekia da, eskultura eta ilustrazioaren arteko bide erdian; eta beti agertzen dira zura, pintura akrilikoa eta material sintetikoak.

“Paisaia aitzaki bat da edo aitzakia paisaia da. Irudiak agertzen dira esperientzia gertatzen den lekuan, eta harreman gunea sortzen dute aurkeztu nahi denaren eta aurkitzen denaren artean. Modu horretara, lanaren egitura funtzionala gailu bihurtzen da, markoa alegia, eta eginkizuna galtzen du itxuraren mesedetan. Formak esangura galtzen du eta forma soil legez gelditzen da. Horrelaxe, ezer barik. Hortxe, erdiaren erdian, jartzen da aitzakia —mendia—, eta esangura berriro agertzen da. Gunea aipatzen denean (Dakota, Trinidad, Antigua) postal horietan legez, postalotan irudia gomuta bihurtzen da, eta gomuta, berriz, irudi. Guztiak guztiaren aurka talka egiten duen lekuan, hortxe gertatzen dira irristatzeko esperientzia, marrazketa, mendia eta iraganaren ikuskariak, sartaldeko filmetan edo laurogeiko hamarkadako thrillerretan legez. Hemen dugu atsegin dugun guztia.” (Edu Hurtado)

ARTISTA

Ibai León (Bermeo, 1980) Arte Ederretako lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatetik. Beste ikasketa hauek ere egin ditu: diseinu grafikoaren teknikari laguntzailea, eta ukitze digitaleko programak (bitzuok Bilbon). Banakako bi erakusketa  egin ditu: INcomoda,  Bermeon (2005) eta Gente corriente, Gasteizko Foru Agiritegian (2010). Hainbat beka jaso ditu bere arte-ekoizpenak garatzeko; hori ez ezik, Getxoarte Arte Sortuberrien Aretoaren azken edizio bietan parte hartu du. Aurrekoaz gainera, Landscapes proiektuarekin, erakusketak egin ditu hainbat herrialdetan (Espainia, Portugal, Mexiko), eta hainbat gune eta museotan, berbarako, Guggenheim Bilbao Museoan eta Wurth Museoan (Errioxa).

Gaur egun Bilboko estudioan bizi da eta lan egiten du; bertan aldi berean daramatza ber arte-proiektua eta Ätakontu izeneko oihal-proiektua; azken honekin Ego Mercedes Benz Fashion Week-en bi edizioetan (Madril) eta South 36-32N (Cádiz) jaialdian parte hartu du.



Irudiak
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León
  • Ibai León
    Ibai León