Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ertibil Bizkaia 2015
Ertibil Bizkaia 2015

Erakusketak

Aurrekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2015

2015eko maiatzaren 15etik uztailaren 05era

ERTIBIL BIZKAIA 2015 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXIII.edizioa.

Bilbon hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA arte plastikoen erakusketa ibiltaria, eta Ortuella, Getxo, Santurtzi, Ermua, Eibar, Zalla, Arrigorriaga, Derio, Igorre eta Amorebieta-Etxano udalerrietan zehar ibiliko da.

Honako hauek dira ERTIBIL BIZKAIAko XXXIII. edizioko artista sarituak: ANDERE ETXEGARAI, CRISTIAN VILLAVICENCIO eta AMAIA MOLINET. 1983an lehen edizioa izan zenetik, Bizkaian sormen-lana garatzen duten lurraldeko artista sortu berriei laguntzea eta haiek sustatzea du helburu ERTIBILek; eta aukeratuak, María Andrés Sanz, Ana Aldama Virto, Julen Araluce, Raquel Asensi, Xabier Barrios, Pedro Carnicer Orueta, Marta Faus, María de Viana, Iván Gómez, Amaia Gracia, Maite Leyún, Edurne Martínez Arroyo, Damaris Pan, Rubén Pino Uribe-Etxebarria, Ana Riaño, Sebas Velasco y Diego Vivanco.

Aurtengo edizioan, 109 artistak hartu dute parte, 35 urte baino gutxiagokoak denak ere. Espezialitate guztietan aurkeztutako artelanen artean epaimahaiak 20 lan hautatu ditu, eta horiek dira ERTIBIL BIZKAIA 2015 erakusketa osatzen dutenak. Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko museo-jardueren zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea), Angel Garraza (eskultorea eta UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea) Josu Rekalde (artista eta UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea) eta Lide Kaltzada artista.

Lehiaketako lehen sariaren irabazleak 5.000 € jasoko ditu, 4.000 € bigarren sariaren irabazleak eta 3.000 € hirugarren sariaren irabazleak; hautatutako gainerako artistek 2.000€ eskuratuko dituzte.



Irudiak
  • Ertibil Bizkaia 2015
    Ertibil Bizkaia 2015
  • Andere Etxegarai. Lehenengo saria
    Andere Etxegarai. Lehenengo saria
  • Cristian Villavicencio. Bigarren saria
    Cristian Villavicencio. Bigarren saria
  • Cristian Villavicencio. Bigarren saria
    Cristian Villavicencio. Bigarren saria
  • Amaia Molinet. Hirugarren saria
    Amaia Molinet. Hirugarren saria
  • Amaia Gracia eta Maite Leyún
    Amaia Gracia eta Maite Leyún
  • Ertibil Bizkaia 2015
    Ertibil Bizkaia 2015
  • Iván Gómez
    Iván Gómez
  • Ertibil Bizkaia 2015
    Ertibil Bizkaia 2015
  • Xabier Barrios
    Xabier Barrios
  • Sebas Velasco
    Sebas Velasco
  • Ertibil Bizkaia 2015
    Ertibil Bizkaia 2015
  • Diego Vivanco
    Diego Vivanco
  • Ana Riaño
    Ana Riaño
  • María de Viana
    María de Viana
  • Damaris Pan
    Damaris Pan
  • María Andrés Sánz
    María Andrés Sánz
  • Raquel Asensi
    Raquel Asensi
  • Julen Araluce
    Julen Araluce
  • Marta Faus
    Marta Faus
  • Edurne Martínez Arroyo
    Edurne Martínez Arroyo
  • Ana Aldama Virto
    Ana Aldama Virto
  • Rubén Pino Uribe-Etxebarria
    Rubén Pino Uribe-Etxebarria
  • Ertibil Bizkaia 2015
    Ertibil Bizkaia 2015