Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Lourdes de la Villa

Sueño del observador

2014ko apirilaren 15etik maiatzaren 18ra

Rekalde Aretoak Lourdes de la Villa-ren erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artisten lanak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2014 programaren barruan.

Artista Bilbon bizi da, bertan lan egiten du, eta bertan ikasi zituen Arte Ederrak, Euskal Herriko Unibertsitatean.UPV/EHU Sueño del observador (Behatzailearen ametsa) izenburupean, hainbat lan jarri ditu ikusgai Rekalde Aretoan, BilbaoArte Fundazioaren artista-trukearen bidez 2010. urtean Austriako Bregenz hirian izan zenean sortuak denak.

Bregenz hirian hartutako argazki hauen bidez, Lourdes de la Villak atmosfera mentala sortu du, bere esperientziaren material psikologikoa balitz bezala, ikusmen-forma zehatza bilatzeko laguntza gisa. Emaitzak ez du autobiografikoa izan nahi; erantzuna eman nahi dio memoria eratzeko prozesuari.

Artistak ahalegina egiten du behatzaileak ikusten duena irudikatzeko, irudia modu digitalean manipulatuz. Zirriborroak (fotomuntaketak) utzi, eta estanpatzeko edo “serigrafiatzeko” moduko irudi bilakatzen ditu, baina margolaritzari dagozkion urratsei, euskarriari eta materiari eusten die une oro. Mihisea bereganatu, eta bere pintura fabrikatzen du, pantaila serigrafikoan erabiltzeko behar bezala egokituta.

ARTISTA

Lourdes de la Villa (Burgos, 1970) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU, 2000). 2011. urtean, doktoregoa ere eskuratu zuen unibertsitate horretan, eta 2001ean Euskal Herriko Arte Garaikideko Espezializazioko Diploma lortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Ikastaro, mintegi eta tailer askotan hartu du parte, besteak beste, honetan: Serigrafia hedatua: paperetik esku-hartze serigrafikora (BilbaoArte, 2011).

2012. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen Arteen beka jaso zuen, eta 2010ean BilbaoArte (Bilbo) eta Bregenzeko Kunsthaus zentroko (Austria) artista egoiliarra izan zen. 2003. eta 2007. urteen artean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren doktoratu aurreko beka eskuratu zuen.2012. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen Arteen beka jaso zuen, eta 2010ean BilbaoArte (Bilbo) eta Bregenzeko Kunsthaus zentroko (Austria) artista egoiliarra izan zen. 2003. eta 2007. urteen artean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren doktoratu aurreko beka eskuratu zuen.

Azken urteetan, talde-erakusketa askotan hartu du parte: Edición múltiple (Bizkaia Aretoa Paraninfo, Bilbo, 2011), Artist exchange Bilbao-Voralberg (Stephanie Hollenstein galeria, Lustenau, Austria, 2010), Egoileak 2010 residentes (BilbaoArte, 2010), Paisajismos. Land_scapes (Espacio Abisal, Bilbo, 2007), Euskal Herriko bideen, kanalen eta portuen Ingeniaritza Eskolako Arte Plastikoen V. Lehiaketa (Bilbo, 2007), Le cloître 2005. Mémoire des lieux (Baionako Katedraleko klaustroa, 2005), IV Biennale art contemporain de Navarre (Donibane Garazi, 2005). Banakako erakusketa hau ere jarri du: Secuencia imaginada (BilbaoArte, Bilbo, 2011).2014. urtean, hiru hilabete (urtarriletik apirilera) eman ditu Mexiko Barruti Federalean, hain zuzen, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Arte Plastikoen Eskola Nazionalean, Fernando Zamora Águilak zuzendutako CIPEI - Centro de Investigación-Producción y Estudios de la Imagen zentroko ikertzaile gonbidatu gisa.


 



Irudiak
  • Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014
    Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014
  • Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014
    Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014
  • Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014
    Lourdes de la Villa. Sueño del observador, 2014