Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

III. KOMIKI LEHIAKETA Rekalde - Ortzadar

Erakusketak

Aurrekoak

Ipurbeltz (1977 - 2008)

III. KOMIKI LEHIAKETA Rekalde - Ortzadar

2013ko azaroaren 08tik abenduaren 08ra

KMK III. REKALDE - ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAren komiki irabazleen erakusketa. Aldi berean Ipurbeltz (1977-2008) komikiaren ibilbidearen omenaldiz, dokumentu eta bineta originalak izango ditugu ikusgai aretoan.

Erein argitaletxeak bultzatuta, 1977an jaio zen Ipurbeltz aldizkari-komikia. Hogeita hamaika urtez luzatu zen bere jarduna, tarte horretan ondotxo bete zuela bere eginkizuna, hots, euskal haur eta gaztetxoei zuzendutako kalitatezko produktu bat egitea, euskara hutsean.

Era berean, aldizkaria Euskal Herriko marrazkilarien harrobi eta plataforma garrantzitsuena izan zen hiru hamarkada luzez. Handik pasatu ziren Asun Balzola, Tomás Hernández-Mendizabal, Antton Olariaga, Jon Zabaleta, Migel Berzosa, Jesús Lucas, José Gastón, Antton Dueso edo José Angel Lopetegi irudigileak, gutxi batzuk aipatzearren. Estilo diferenteetako egileak ziren, baina guztiek zuten helburu bera: bertoko pertsonaiak erabiliz istorioak sortzea. Eta horrela jaio ziren Mari Txano Gorritxu eta otsoa, Braulio, Txomin eta Telmo, Elitxu, Punki eta Mintxo, Ramuntxo Ganbelutxo, Doktore Salbatore, Poxo, Prontxio edo Martzelino bezalako pertsonaia ahaztezin eta gogoangarriak, pertsonaia historikoak ahaztu gabe (Iparragirre, Loiolako Inazio…).

2008an desagertu zen Ipurbeltz, atzean 362 zenbaki kilikagarri utziz.

Irudiak
  • III. KOMIKI LEHIAKETA Rekalde - Ortzadar