Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Insomnia Joseba Eskubi, 2012
Insomnia Joseba Eskubi, 2012

Erakusketak

Aurrekoak

Joseba Eskubi

Insomnia

2012ko azaroaren 13tik 2013ko urtarrilaren 13ra

Rekalde Aretoak Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) margolariaren erakusketa bat aurkezten du. Bertan, oraintsu egindako formatu txikiko zenbait lan bildu ditu, Insomnia izenburupean. Margolan klasikoen erreprodukzioen gainean egindako esku-hartze zuzenak dira lan guztiak, artistak desitxuratu egiten baititu, hausturak, txorrostadak eta tolesturak sartuz.

Insomnia laborategian, esperimentazioa egiten da irudiak iradokitzeko dituen aukerekin. Margoen gaineko margoa da, eta orainaren eta iraganaren arteko harremanak eta elkarrizketak eratzen dira. Aurki, liburu batean argitaratuko ditu collage horiek Belleza Infinita argitaletxeak.

Joseba Eskubik zuzenean erabiltzen du margo akrilikoa arte-liburuetako orrien gainean. Esku-hartze arina eta zuzena egiten du euskarrian, ñabardurez eta erregistroz beteriko abiaburu horrek bultzatuta. Lan hauetan guztietan, nolabaiteko atsegina sumatzen da keinuekiko eta materiazko hanpadurarekiko. Pintzelkadek espazioa astintzen, hausten eta saturatzen dute.

ARTISTA

Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta 1998. urtetik hona bertan aritzen da lanean, margolaritzako irakasle gisa. Banakako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu, eta, une honetan, Bartzelonako galería Alegrían eta Dinamarkako Aalborgeko Wolfsen galerian ditu ikusgai bere artelanak. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Bilboko La Fundiciónen eman zuen bere burua ezagutzera; eta, gero, erregulartasunez egin ditu erakusketak Bilbon, BBKren Kultur Aretoan (1994), eta Bilkin (2002) eta Epelde & Mardaras (2008) bezalako galerietan. 2005. urtean, banakako lehenbiziko erakusketa jarri zuen Madrilgo Muelle 27 galerian, eta 2010ean, berriz, Cuencako Jamete galerian paratu zuen



Irudiak
  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012

  • Insomnia Joseba Eskubi, 2012

    Insomnia Joseba Eskubi, 2012