Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2012

2012ko uztailaren 12tik irailaren 02ra

ERTIBIL BIZKAIA 2012 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXIX.edizioa.

Rekalde Aretoak ERTIBIL aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatzen duen ikus-arteen erakusketa ibiltaria. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan.

Arte gaztearekin bat egiteko topagunearen XXIX. edizioak hogei sortzaileren lana erakutsiko du, hala nola lehenengo, bigarren eta hirugarren saria irabazi duten artistena: Sra Polaroiska, Ion Macareno  eta Mikeldi Pérez Urquijo, hurrenez hurren.

Haien lanekin batera, erakusketarako hautatu diren beste hamazazpi artista gazteren lanak izango dira ikusgai: Bego Antón, Saray Blades, Néstor Caparrós, Álvaro Gil, Amaia Gracia Azketa,  Ibai León, Maite Leyún, Ander Laucirica Basaguren (koproskilos), Marta López Orosa, Minerva Losada, Karlos Martínez B., Jorge Moneo Quintana, Ana Riaño, Iker Serrano, Manu Uranga, Mikel Varas eta Diego Vivanco.

Epaimahaian, Txaro Arrazola, Alicia Fernández, Josu Rekalde eta Juan Zapater izan dira, eta haiek hautatu dituzte goraxeago aipatutako proposamenak, 100 artista eta 138 artelanen artetik.

Erakusketa Basaurin hasi zen 2012ko ekainaren 19an, eta, gero, honako udalerri hauetara eramango dute: Sestao, Amorebieta-Etxano, Lekeitio, Derio, Galdakao, Portugalete, Ortuella eta  Gernika-Lumo.



Irudiak
  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012
    ERTIBIL BIZKAIA 2012
  • ERTIBIL BIZKAIA 2012
    ERTIBIL BIZKAIA 2012
  • ERTIBIL BIZKAIA 2012
    ERTIBIL BIZKAIA 2012
  • ERTIBIL BIZKAIA 2012
    ERTIBIL BIZKAIA 2012
  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012

  • ERTIBIL BIZKAIA 2012

    ERTIBIL BIZKAIA 2012