Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Festival de Publicaciones Artísticas 2011
Festival de Publicaciones Artísticas 2011

Erakusketak

Aurrekoak

Liburu Ederren Festibala

2011ko urriaren 13tik urriaren 16ra

Tokia:            Rekalde Aretoa, Recalde zumarkalea, 30  Bilbo 
Antolatzailea:  Belleza Infinita, Bilbo
Laguntzailea:  Eremuak. Eusko Jaurlaritza

*Sarrera librea jaialdiko jarduera guztietara, tailerrak izan ezik. Beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net-en

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, “testua”ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

Rekalde Aretoan, lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

Liburu Ederren Festibalaren antolatzailea Belleza Infinita izan da, Bilbon 2002 urtean sortu zena, ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu, esperientzia estetikoaren mugak eztabaidatuta. www.bellezainfinita.org

Argitalpen esanguratsuen erakusketa eta salmenta.
Bilboko ANTI Liburudendaren lankidetzaz.

De Zines erakusketa:
Roberto Vidalek eta Óscar Martínek aukeratutako magazineak, fanzineak eta aldizkariak. Koordinazioari buruzko Inéditos 2010 txapelketaren proiektu irabazlea, Obra Social Caja Madrid-ek antolatuta.

ILDE Jaialdiko bildumaren erakusketa.
Bartzelonan urtero (apirilak 23) eta ostean beste herrialde batzuetan aurkeztutako Artistaren Liburuaren eta Edizio Txikiaren Jaialdia.
 


TAILERREN ETA HITZALDIEN PROGRAMA


OSTEGUNA: urriak 13

17:00etan. Elisa Pellacani: Liburua arte-ikerketa gisa
Objektu bakarretik, ediziora, askatasunera eta “liburuak egiteko” zorroztasunera.

18:00etan. Óscar Martínez: Fischliren eta Weissen liburuak
Hogeita hamar urte baino gehiago lankidetzan aritu ostean, Peter Fischli eta David Weiss artista suitzarrek argitalpenen inguruan arduraldi handia izan dute, euren arte-ekoizpenaren alderditzat jota. Banakako erakusketa gehienen kasuan, arte-liburuak egiteko erabakia hartu dute, ohiko liburuxkak egin beharrean. Lan independente gisa sortuak, formatuak aldatu egiten dira egitasmoaren izaera kontuan izanda, hots, zuri-beltzeko edizioetatik tamaina handiko kolorezko aleetara.

19:00etan. Liburudenda espezializatuak: berezitasunak, joerak, gaur egungo ikuspegia
Hitzaldiak:
 Gabriel Pericás, La Central (Bartzelona-Madril)
 Javier Nevado, Anti Liburudenda (Bilbo)
 Javier Cámara, Librería Cámara (Bilbo)

OSTIRALA: urriak 14

11:00etan. TAILERRA: Eskuz egindako liburuen tailerra Elisa Pellacanirekin: Ideia garatzea...liburu itxuraz
Prototipotik edizio txikira. Formak, koloreak eta paper zabalgarriak, ipuin ilustratuen alfabeto gisa. Liburuen eraketa paperaz, ehunaz, kartoiaz, kolaz eta hariaz, behin horiek irekita, hiru dimentsioko liburuak izango direnak lortzeko: gure ametsetako hirietako eraikinak. Prototipoak seriean editatzeko aukerak aztertuko dira, eta aukera ezberdinak saiatuko dira, parte-hartzaile bakoitzaren sentikortasunei, nortasunei eta arte-praktikei lotuta.
Tailerra sarbidatuengana nahiz irudimena erabilita liburua egiteko lehen aldiz hurbiltzen direnengana zuzenduta dago.
*Beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net -en

17:00etan. Francesc Ruiz: komikiak, artistaren liburuak eta arte garaikidea
Gaur egun arte garaikidearen eta komikiaren arteko harremanak sortu dituen gunerik interesgarrienetan zehar, betiere geldialdiak eginez, ibilbidea egingo dugu, inprimatutako formatuan arreta berezia jarriz. Autobiografiaren erabilera aukera narratiba erradikal gisa, hiria eta arkitektura esperimentatzeko agertoki gisa eta komikia pentsamendu kritikoaren sortzaile gisa.

18:00etan. Dada Company: irudidun ipuinak iPhone-arentzat
José María Martínez Burgosek, Hafok, liburu digitalen funtzionaltasunak eta zerbitzuak aurkeztu ditu, Dada Company adibide gisa aurkeztuta. Honek, eduki digitalak garatu eta ekoizten ditu, multimedia eta elkarreragileak, 0 eta 14 urte bitarteko haurrei ("jaiotzetik digitalak") zuzenduta. Ukipen-pantaila duten tresnei (iPod, iPhone, iPad) begira sortutako irudidun liburuak, bertan irudi biziak jasota, eta haurrak horiek ikusi, entzun, irakurri, ukitu eta mugitu ahal izango ditu.

19:00etan. Media Vaca: Zergatik haurrek ez dituzte egiten euren liburuak?
Hamahiru urtetan zehar haurrei zuzendutako liburuak sortu ostean, Media Vaca argitaletxearen editoreek (Vicente Ferrer eta Begoña Lobo), haurra zen den, liburua zertarako balio duen edota hobe izango ote zen epe horretan beste gauza batzuk egin izana ez dakitela onartzen dute.

LARUNBATA: urriak 15

11:00etan. TAILERRA Francesc Ruizekin: komiki autobiografikoa eta hiria
Komiki garaikidearen barruan genero autobiografikoak bultzatutako ahots nahiz egitura narratibo berrien aniztasuna dela medio, baliabide hori erabat berriztatu da. Tailer horretan ariketa ezberdinak planteatu dira, batik bat, autobiografia eta hiriaren ohiko erabilera bat eginda. Modu paraleloan, argitalpen hipotetiko bat egiteko formatu ezberdinak aztertuko dira. Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa margotzen jakitea.
*Beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net -en

17:00etan. Antonio Gómez: Aldizkari esperimentalak
Azken 15 urteetan bildutako aldizkarien nazioarteko hautespenaren erakustaldia eta iruzkinak.

18:00etan. Glòria Picazo: Centre d´Art la Panera eta edizio bereziak
Artisten belaunaldi berriek sormenezko eremu horri begira erakutsitako interesa kontuan izanda, Centre d´Art la Paneran (Lleida) 2004. urtean argitalpen-funtsa sortu zen, eta hori handitu egin da ondoz ondoko edizioen ondorioz, esaterako, Biennal d´Art Leandre Cristòfol, bai eta Dokumentazio Zentroak antolatutako jardueren ondorioz ere: edizio eta material berrien erakusketa txikiak eta aurkezpenak (pegatinak, txapak, etab.), laguntzak, etab. Halaber, Impasse liburu-bildumaren 10. zenbakian hedapen-ildo hori landu eta gai horren inguruko hausnarketa teorikoa bultzatzeko borondatea agertu da.

19:00etan. Horacio Fernández: Argazki-liburuak
Ezberdintasun handiak daude argazkidun liburuen eta argazki-liburuen artean: argazki-liburu ona arte-lanaren antzekoa da, batez ere, horren konplexutasuna, koherentzia eta autonomia dela eta. Hala ere, historiari buruzko ezagutza mugatuta dago, eta zenbait kasutan, Latinoamerikan gertatzen den bezala, ia ez dago halakorik.

IGANDEA: urriak 16

12:00etan. HAURRENTZAKO TAILERRA, Mundanalrüidorekin: Artistaren liburuak berreskuratutako materialaz
Barne-bizitza handiko materialak daude, arte bihurtzeko zain daudenak eta arrakastarik gabe geratu daitezkeenak. Baina baita, halakoak baloratu, maitatu eta liburu bihurtzeko radar berezia duten pertsonak ere.
Laborategi-tailer honen helburua hauxe da: “radar” hori garatzea “aintzat hartzen ez dena” balioesteko, materialak maitatuta, josita, bat eginda, poetizatuta, eta liburu itxurako formatuaren akabera emanda, betiere gehiago sortzeko asmoz.
15 parte-hartzaile. Materialak barne (jaso nahi diren paperak, argazkiak edo ebakinak ekartzeko gonbitea egin arren).
*Beharrezkoa da aldez aurreko hitzordua 94 406 8707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.net -en

 

PARTE-HARTZAILEAK

Elisa Pellacani (Reggio Emilia, Italia) irudigilea eta argazkilaria da, Arte Garaikidearen Historian lizentziaduna Parmako Unibertsitatearen (Italia) eskutik, eta Diseinu Editorialean diplomaduna Urbinoko ISIAn. Liburuak eskuz egiten ditu, edizio txikiak edo objektu bakarrak egiteko bitxigintzako teknikak erabilita. Pieza horiek galerietan eta museoetan ikusgai daude. 2008. urtean ILDE Elkartea sortu zuen, Bartzelonan urtero (apirilak 23) eta ostean beste herrialde batzuetan aurkeztutako “Artistaren Liburuaren eta Edizio Txikiaren Jaialdia”ren sustatzaile gisa. “Liburuaren Eskola Ibiltaria"ren bidez, liburuaren inguruko topaketa esperimentalak antolatu ditu, forma anitzak eta edukien askatasuna kontuan izanda.

Óscar Martínez Martín (Madril, 1972) Cuencako Arte Ederren Fakultatean doktoratu zen, Fischliri eta Weissi buruzko tesia egin ondoren. Bada, 1999. urtetik unibertsitate horretako marrazketa arloko irakaslea da, eta eginbehar hori arte-lanarekin eta Ediciones Puré argitaletxearekin partekatzen du. Bere lana funtsean marrazkiaren eta argazkigintzaren bidez garatu da, bestelako artistekin lankidetza bilatuta. Bere lanen aurkezpen-tokiak: Madril, Bartzelona, Cuenca, Cáceres, Londres, Hamburgo, Washington DC, Helsinki, etab. Beka eta sari batzuk ere jaso ditu.
www.oscarmartinezmartin.net


Francesc Ruíz (Bartzelona, 1971). Artista plastikoa, bere lanaren oinarria marrazkia izanda, eta komikia baliabide hedabide gisa erabilita. Kontzeptuzko artearen nahiz inguruabarrei buruzko estrategiak aplikatuta, testuinguru zehatzak sortzeko instalazioak eta esku-hartzeak sortu ditu. Horren interesaren funtsa komiki arabiarra eta latinoamerikarra da, zentzugabekeria, detournemeta eta deriba, Bartzelona, parodia pornoa, pastichea eta esperimentazioa. Hona hemen banakako erakusketa adierazgarrienak: Gasworks Yaoi (Gasworks, Londres, 2010), The Paper Trail, El Cairoko Contemponary Image Collectiven (2010) eta Big Boom, Centre d´Art La Paneran (2008).

Media Vaca (Valentzia), 1998. urtetik liburu atipikoak, irudi askokoak sortzen ditu, betiere adin guztietako irakurleei zuzenduta. Egitasmo bakoitza aurrera eramateko zaintza eta esfortzua direla medio, urtean hiru izenburu berriko argitalpena plazaratzen ditu. Gaur egun, argitaletxeak bost bildumetan bereizitako berrogeita lau atal ditu: haurrentzako liburuak, adin guztietako haurrak barnean hartuta; Azken irakurketak, haurrak ez direnei eta irakurleak ez direnei zuzenduta; Handiak eta txikiak, tamaina nahiz formatu ezberdinetako proiektuak egiteko erreserbatuta; Nire herri zoragarria, herritarren alfabetoa, eta Nire gorputzaren mapa, giza gorputzaren zenbait alderdi interesgarri aztertzen ditu.   Horren ibilbidean hainbat garaikur irabazi ditu, besteak beste, Espainiako Kultura Ministerioak eta Valentziako Kultura Kontseilaritzak banatutakoa Editatutako Liburu Hoberenei eta Irudi Hoberenei emandakoak, eta hiru Bologna Ragazzi Award sari ere irabazi ditu, Boloniako Haurrentzako Liburuen Azokan, mundu mailako garrantzitsuena, hain zuzen. www.mediavaca.com

Antonio Gómez (Cuenca, 1951) 1968. urtetik esperimentazio poetikoan modu aktiboan murgilduta dago. Sortzaile eta irakurle-ikusle gisa poesia jasan nahiz horretaz modu sakonean gozatu du:  ikustekoa, zehatza, objektua, fonetika, ikuskizunak, etab. Horren lanak hogei herrialdeetako argitalpenek eta nazioko laurogei aldizkari baino gehiagok kontuan izan dituzte. Horren lana museo eta bilduma berezietan ikusgai dago, eta ARCOn nahiz beste azoka batzuetan ikus daiteke, hauek aipagarrienak: Foro Sur, Tránsito, Hotel y Arte, Contenederos, Puerto de las Artes, Arte Lisboa, etab. Hogeita hamar urte igaro ostean, liburu-objektuen, artistaren liburuen, aldizkari mihiztatuen eta ex librisen artxiboa diziplina horietako aztertzaileen artean erreferentea izango da.

Glòria Picazo Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik.  Artearen kritikoa eta erakusketen koordinatzailea denak, museo ezberdinekin lankidetzan aritu da, besteak beste, Bordeleko capcMusée d´art contemporain museoarekin eta Bartzelonako MACBA museoarekin. 2003. urtetik Lleidako Centre d´Art la Panera zuzentzen du. Modu erregularrean arte garaikideari eta erakusketen koordinazioari buruzko klaseak eskaintzen ditu Zaragozako unibertsitatean, Bartzelonako unibertsitatean, Internacional de Catalunyan unibertsitatean eta Valentziako unibertsitate politeknikoan. Lan ezberdinak koordinatu ditu: Gina Pane (Bartzelonako Palau de la Virreina eta Huescako Aldundiaren Aretoak), Orientalismos y Nómadas y Bibliófilos Donostiako KM-en, eta El instante eterno Castellóko EACCen, bai eta Paisajes después de la batalla y Mediterráneo(s), Lleidako Centre d´Art la Paneran. Argitalpen ezberdinetan lankidetzan aritu da: Transversal, L´Avenç, ExitExpress eta ExitBook.

Horacio Fernández (Albacete, 1954) Artearen Historiako doktorea da, bai eta Argazkigintzako Historiaren irakasle titularra ere, Cuencako Arte Ederren Fakultatean. El Europeo aldizkariaren eta El Mundo egunkariaren arte arloko kritikoa izan da, baita Budas eta Kalias aldizkarietako erredakzioko kidea ere. Halaber, 2004 eta 2006. urteen artean PhotoEspañako koordinatzaile orokorra izan da, eta erakusketa asko koordinatu ditu, hala nola, Mexicana, Fotografia Moderna en México 1923-1940, IVAMen; Fotografía Pública- Photography in Print 1919-1939 Madrilgo Reina Sofía museoan eta Bilboko Arte Eder Museoan; Variaciones en España. Arte y Fotografía 1900-1980, Vigoko MARCOn, Hiribilduaren Kultura Zentroan (Madril), eta Las Palmasko CAAMen; Del Paisaje Reciente, Madrilgo ICO Bildumen Museoan; De viaje, Madrilgo Cervantes institutuan, eta Pragako, Erromako, Rioko eta Sao Pauloko institutuetan. Argazki-liburu latinoamerikarren historia argitaratu berri du.

Mundanalrüido Santanderko liburudenda da. Liburuarekin eta arte aplikatuekin susmo handirik sorrarazi gabe bat egiteko aitzakia. Gunea eklektikoa eta mugikorra da, hots, liburudena, tailer-aretoa, bilera-aretoa edo lan-aretoa izan daiteke. Artistaren irudiak, diseinua eta objektuak barnean hartzen dituen funtsa du. Liburuaren irizpide fetixista oinarri gisa gauzatutako argitalpenak eskaintzen ditu. Arte-jarduera nahiz esperimentazio-laborategi ezberdinak garatzen dira, arteen (ohi bezala aplikatuak) ikuspegia partekatzen duten artistak eta eskulangileak toki berean bilduta. Orobat, horren izaera suizida dela medio, kapritxozko argitaletxea da (bi liburu merkatuan) eta kultura-kudeaketa arte-jardueren nahiz -ekitaldien koordinatzaile, dinamizatzaile eta diseinatzaile gisa jorratuko du.  Ilusioa, diseinua eta endekapena modu berean. www.mundanalruido.es



Irudiak
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011
  • Liburu Ederren Festibala 2011
    Liburu Ederren Festibala 2011