Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ignacio Uriarte, 2011
Ignacio Uriarte, 2011

Erakusketak

Aurrekoak

Ignacio Uriarte

Works

2011ko uztailaren 21etik urriaren 16ra

Komisarioa: Javier Hontoria

IGNACIO URIARTEk espazio instituzional batean eginiko banako lehen erakusketa aurkezten du Rekalde Aretoak. Ignacio Uriarte sortzaile gaztea da, azken urteotan kritikaren eta publikoaren iritzi onak jaso dituena.

Erakusketa, Lleida-ko Centre d'Art la Panerarekin batera izan da ekoiztua. Izan ere, Lleidan bertan aurkeztuko da ondoren (2012.01.26 2012.04.15).

IGNACIO URIARTEren WORKS erakusketak artistaren lanaren ikuspegi orokorra proposatzen du bere lehen urratsetatik. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko tradizio kontzeptual eta minimalistan kokatzen da haren lana; izan ere, oso modu berezian hurbiltzen da tradizio horretara.

Uriarte enpresa arloan trebatu zen, eta enpresa multinazional batean egin zuen lan urte askotan. Bertatik bertara egiaztatu zuen bulego baten kolore grisean ere ezaugarri artistikoak aurki daitezkeela, gehienbat piktorikoak eta eskultorikoak.

Artearen arloko heziketan, harremanetan izan zen laurogeita hamarreko hamarkadako artista kontzeptualekin, hala nola Liam Gillick, Martin Creed, Gabriel Orozco edo Ignasi Aballí espainiarrarekin. Horien bitartez, lehen belaunaldiko kontzeptualen lanarekin hasi zen harremanetan. Artista horiek utzitako oinordetza ukaezina da, baita estrategia nagusietako asko ere: desmaterializazioa, autoerreferentzialtasuna eta sistemak, zenbait artisten errepikapen edo truke bereizgarriak, esaterako: hasierako Robert Morris, Hanne Darboven edo Dan Graham.

Baina kontzeptuala Ignacio Uriartek naturaltasunez iraultzea lortzen duen lengoaia da. Erakusketaren lehen aretoan, ukigarria nagusi deneko lanak daude ikusgai, lan eskultorikotik hurbil dauden eta esku-lanarekiko interesetik sortzen diren formekin. Sistematikoa, zehatza, errepikakorra eta seriekoa, bai, baina eskukoa eta ukigarria azken finean. Ildo horretan egin dituen lanik paradigmatikoenak ikus daitezke, The A4 Cycle adibidez, haren lanik ezagunenetakoa, hain zuzen zilindro baten biribilkaturiko A4 orrien arlo handi bat biltzen duen mahai bat. Hala, gain azal uniformea sortzen da, baina nolabaiteko kadentzia kromatikoa agerian utziz.

Esku-lan metodikoa Blocs ezagunetan ere ageri da: paperezko zatiak eta ondoz ondoko orriak aterata sortzen den nolabaiteko paisaia eskaintzen dute, eredu jakin baten arabera. Iraunkortasuna eta arreta exijitzen ditu Uriarteren lanak, baina izaera mekanikoak ez dio poesiari muzin egiten, bi artelan horietan ikus daitekeenez.

Ignacio Uriarteren lan osoan, arreta handiarekin lantzen da arte gertaera ororen denboraren joan-etorria. Bigarren aretoan, prozesu-dinamika aztertzen duten lanak ikus daitezke bideo lanen eta instalazioen bidez. 60 seconds zirkunferentzia bat da, Richard Long edo Ian Wilsonen tradizioan, eskumuturreko erlojuekin egina, eta erloju horiek halako moldez daude sinkronizatuta non, ordu zehatza markatzean, alarmek jotzen baitute ondoz ondo perimetro osoa egin arte. Beste bideo batzuetan,ekintza mekanikoak eta seriekoak aztertzen dira, eta argi eta garbi modu autoerreferentzialean zehazten da gauzak sortzeko abiada. Accumulative Clock premisa horren adibide ederra da.

Rekalde Aretoko guneetako ibilbideak,edozein bulegotan aurki daitezkeen lan tresnekiko interesaren sintoma argiak proposatzen ditu. Zenbait aretotan, tintadun lanak daude, beste batzuetan nagusi dira errotulagailu fluoreszenteekin eginikoak

Bere proiektuetan, material bakoitzak adierazpenak egiteko eskaintzen dizkion posibilitate guztiak agortzen saiatzen da Uriarte. Behin-behinekotasuna du habitat egokiena, eta horregatik, harrigarri egin zaigu bakoitzetik ateratzea lortzen duen adierazmen ikaragarri aberatsa. Adibide ona dugu Monochromes without Ink lana. Tinta agortu zaien boligrafoekin eginiko marrazkiak dira eta, etengabeko eta emaitzarik gabeko zirriborroetan, ezohiko gainazal beroak ematen dituzte.

Izan ere, tinta, gutxiegi edo gehiegi izateak, funtsezko osagaia da lan orotan. 80 Blots diapositiba sorta bat da, non, luma-kartutxoa marruskatu ondoren, paperean erortzen diren tinta-orbanak ikusten diren. Ekintza mekanikoa eta interesik gabekoa da; ez daude bi orban berdin, ordea. Handituta, kadentzia alai eta zehatzean ematen dira elkarren ondoan.

Erakusketaren bukaeran, The History of the Typewriter recited by Michael Winslow delakoak Ignacio Uriarteren kezka kontzeptual asko laburbiltzen ditu. Loca Academia de Policía filmeko aktore ospetsuak, Uriartek eskatuta, idazmakina historiko zenbaiten soinuak egiten ditu. Iduriz hotza den artelana elementu baten bidez denboran eginiko bidaia bihurtzen da, hots, idazmakina erabiliz; izan ere, funtsezkoa izan da komunikazioa eta lengoaia garatzeko. Ageri-agerian du Uriartek gai horiekiko interesa.

Artista

IGNACIO URIARTE Alemaniako Krefeld hirian jaio zen 1972an. Enpresa administrazioa ikasi zuen Madrilen eta Mannheim-en (Alemania) eta Arte Ederrak Guadalajaran (Mexiko).

Haren erakusketarik garrantzitsuenen artean, Mexiko hiriko Lakuko Etxean (aribidean), Leongo MUSACen edo Alemaniako Arnsberg-eko Kunstverein-en eginikoak nabarmentzen dira.

Berriki hartu du parte Turkuko Bienalean (Finlandia) eta lanak erakutsi ditu Nogueras Blanchard (Bartzelona), La Fábrica (Madril), Gentilli (Prato, Italia), i8 (Reykjavik, Islandia), Taka Ishii (Tokio eta Kyoto, Japonia), Feinkost (Berlin) eta Espacio Marte (Mexiko) galerietan .

GAC 2011 Sariaren irabazlea da (Kataluniako Galerien Elkarteak emana),Bartzelonako Nogueras Blanchard galerian eginiko erakusketarik hoberenagatik.

www.ignaciouriarte.com



Irudiak
  • Ignacio Uriarte, 2011
    Ignacio Uriarte, 2011
  • Ignacio Uriarte, 2011
    Ignacio Uriarte, 2011