Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Road

Jaime Davidovich

2010eko urriaren 05etik urriaren 24ra

Jaime Davidovich-ek Road bideoa (1972) aurkezten du Rekalde Aretoan, Bilboko Vanguardia galerian (2010eko azaroaren 18ra arte)  eta Gasteizko Artium-en (2011ko urtarrilaren 9ra arte) dituen erakusketengatik.

Davidovich (Buenos Aires, 1936) diziplina asko jorratzen dituen artista da eta bideoa 60ko hamarkadaren amaieran lantzen hasi zen, pinturan hasi ostean Estatu Batuetan instalatu zenean. Arte kontzeptuala garairik onenean zegoenean aitzindarietakoa izan zen bideoartearekin esperimentatu zutenen artean; gero bere ikerketak kable bidezko telebistaren arlotik jarraitu zituen.

Telebista irekia eta arteak zabaltzeko erraza egiteko asmoarekin 1977an Artist Television Network sortu zuen eta horren atzetik  etorri ziren, ildo beretik, beste proiektu batzuk, adibidez SoHo Television edo The Live! Show, magazine motako asteroko programa bat baina barietateen programa baten mugak gainditzen zituena, hain zuzen ere   uztartu egiten zituelako  telebistako pauta formalak, abangoardiako elementuak  eta artearen munduaren beraren eta gizarte tematikaren  gaineko satira politikoa eta ironia.



Irudiak