Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Marko Mäetamm

2004ko apirilaren 29tik maiatzaren 30era

Estoniar artista ezagun honen lana autobiografi generoaren berrasmatze berezia bezala uler daiteke. 2000. urtean artistak hasi zuen binilo gainean egindako BEREZGAINDIKO NIA deituriko hamar marrazkien sail batek osatzen du hemen ikusgarri dagoen proiektua, hiru bideo animazio 'Spooky Wood (2004), Blood Olympics (2004) eta Blackboard Fight (2002)' eta baita rekalde aretoaren aurkezpenerako bereziki egindako hormaren gaineko marrazkia ere. BEREZGAINDIKO NIAk Marko Mäetamm-en metodoa ulertzeko adibide ona eskaintzen du. Protagonista artista bera eta lana da, sailka agertzen den kontua 'aleluia bat' zeinean berak Jainkoa eta Deabruarekin elkarrizketa hasten duen. Bien lan bidea argitzean datza, baita Biblia eta berriz ere Berezgaindikoak izateko aukera gaitasuna ere, funtsean. Elkarrizketak oso era arruntean gertatzen dira, 'lagun' artean, esan liteke, eta ondokoaren jarrera ulertzeagatik bakoitzaren ahalegina laburtzen dute. Ia-ia talde terapia.

Irudiak