Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Juan Pérez Agirregoikoa

2004ko ekainaren 01etik ekainaren 27ra

Gure kultura eta adimenean ohitura zabaldun umore beltz eta hutsalaren baliabidean datza proiektu honetan agertzen diren marrazki, akuarela, mihise gaineko itxurazko collageen erreferentea. Artegile honen lanak 'sakonki normala' den horri aurrez begiratzen dio, zalantzan jarriz. Zentzuaz zalantza egitea postulatu bat da, egunerokotasunaren jario gozoan jarraipena eteteko elementu bat sartzea baitakar. Errealitatea, zeinaren alderik gehiena tabernako elkarrizketa eran agertzen baiten, prentsa izenburu, edo albisteetako irudi bezala, etengabe aurkitzen dugun arazo bat da. Tradizioz, 'arte handiak' erreala denari heltzen dio, bai errepresentaziotik dela, zein mundua distantzia kritikotik ikusi ahal izateko espazio baten sorreratik, beti auzi handietatik pentsatzen den 'mundu' bat. Hala ere, hegalei ikuspegia eskaintzen dien mekanismo bat da zentzugabekeria, adibide bat ipintzearren, Aita Santuak hitzaldia hogei hizkuntzatan hasi ahal duelako kontuaren inguruan beti errepikatzen den aiari berbera bezala.



Irudiak
  • Juan Pérez Agirregoikoa, 2004
    Juan Pérez Agirregoikoa, 2004