Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Espazioa/Denbora/Fikzioa

David Lamelas

2004ko uztailaren 15etik irailaren 19ra

David Lamelas 1946an Buenos Airesen jaio eta Arte Ederretan ikasketak egiten ditu hiri berean. Azken hiru hamarkadetan zehar Los Angeles eta Europa artean bizi izan da, denboraldi luzeak emanaz Londres, Brusela eta Parisen. Egun Paris, Berlin eta Los Angeles artean bizi da.

David Lamelas bere belaunaldiko artistarik gailenetakoa da. Azken hiru hamarkadetan bere lanak instalazioak, argazkiak eta filmak , batez ere 16mm.tako formatukoak, ditu. Erakusketa honetan lan zabal horren aukeraketa bat aurkezten dugu: Bost argazki sail: The Violent Tapes of 1975 (1975), existitzen ez den film baten akzioa eratzen duten hamar argazkitako sail bat; Time as Activity Brussels (1969), Bruselas hiriko hiru argazki; People and Time (1969) formatu txikiko hamar argazki; Time as Activity Antwerp (1969), hiri horren hiru argazki, eta Time as Activity Düsseldorf (1969). Erakusketan zehar ikusgai izango diren filmak Time as Activity, Düsseldorf (16mm, 1969) eta Time as Activity, Berlin-i (16mm, 1998) dagozkionak dira. Barne eta kanpo espazioen arteko harremanen ikerketa bat (1969), La gente del desierto [basamortuko jendea] (1974, jatorriz 16mm.tan DVDra transferituta), The Light at the Edge of a Nightmare (DVD, 2003). Diapositiba eta marrazki proiekzioa horman L.A Friends (1976) eta Rock Star (apropiación de un personaje) [pertsonaia baten jabetzea] (1974) izenburua duen argazki bat.



Irudiak
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia
  • Instalazio irudia
    Instalazio irudia