Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

ANTI-after T.B.

SERGIO PREGO

2004ko uztailaren 15etik irailaren 19ra

rekalde aretoko espaziorako bereziki pentsatu eta ekoiztutako instalazio honen izen generikoa da ANTI-after T.B. T.B. inizialek Trisha Brown Iparramerikar koreografaren erreferentzia dira, nolabait ideiaren parte inspiratzen baitu. 70. hamarkadan zehar Trisha Brownek Horman oinez (Walking on the Wall) izenburudun koreografia sail bat egin zuen. Dantzari talde bat literalki galeria bateko hormetatik oinez dabil, zehazki Whitney Museum for American Art-en. Gertakizun hutsal bat plano bertikalean gertatzen da behegainean izan beharrean. Zintzilik grabitatearen ordenari erronka egiten diote eta ekintza, mugimendu eta ikuspegi eredu berri bat sartzen dute.

Sergio Pregoren proiektuak espazioa, bere erabilera eta hautemana ulertzeko beste era bat sartzeko kezka errekuperatzen du. Instalazioa osotasun bat da, elementu ezberdinez osatzen den batasuna: lau horma mugikorren sail bat, aretoaren perimetro guztia zeharkatzen duen burdinazko erraila, gu aretoan ikusle gisa izan baino lehen espazioan gertatu zen 'performance'a, zeinak, aldi berean, beste gauza bat bilakatzen duen.

Sergio Pregoren lanaren ezaugarria da artelan batek darabiltzan plano guztiak aztertzea: erakustaretoaren erabilera ezberdinaren ekarpenarekin lana integratuko deneko espazioaren azterketa, mugimenduan dagoen irudiaren erabileraren espazio errepresentazioaren analisia, artea eta ekintzaren arteko harremanen analisia. Gako guzti hauek 60 eta 70. hamarkadetatik datozen historia sustraiak dauzkate. Arte ekimena 'ikusgarritasun' ekoizpen baino hizkuntza bezala ulertzen duen sormen forma bezala berridazten da ANTI-after T.B., lan prozesu anitzak eta prozesu horiek ematen diren testuingurua kontziente egiteko forma bat. Horrexegatik azken emaitzaren iturriak arkitekturan, dantza garaikidean, zineman edota musika elektronikoan daude.

Baliteke mota honetako lanek ikuslearengan sorpresa piztea, erraz bereizten den ikusmen dimentsio baten eza, arte 'objektuen' eza edo medio bat zehaztearen zailtasunak hasieran nolabaiteko eragozpena dira. Halere, lanak ikuslearekin ardura bera dauka: konpartitzen duten lekuaren izatea, aretoa, deskubritzea. Erakustaretoan eta luzapenez munduan betetzen ditugun espazioen erabilerak itzultzeko gure gaitasunetik, gure lekua ulertzeko era esperimentalekin gure harremanetik datozen munduak asmatzeko pentsatuta dago dena.



Irudiak
  • Bideo stilla
    Bideo stilla
  • Bideo stilla
    Bideo stilla
  • Bideo stilla
    Bideo stilla
  • Bideo stilla
    Bideo stilla
  • Bideo stilla
    Bideo stilla