Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Dena mugitzen den bitartean salbu egongo gara

Doug Aitken

2004ko urriaren 14tik abenduaren 05era

"la Caixa" Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak AEBtako artegile nabarmenenetako baten lana aurkezten dute Rekalde Aretoan.

Zatiketa, elipsea, azelerazioa eta kamera geldoa dira irudi eta soinuen bitartez komunikazio unibertso batetara sartzera gonbidatuz, Doug Aitken (Redondo Beach, Kalifornia, 1968) artegileak ikuslea xarmatzen duten giro magiko eta inguratzaileak eratzeko darabiltzan baliabideetako batzuk. Aurpegiak, erritmoak, paisaiak, isiluneak, trikimailuak, letaniak eta keinuak bata bestearen atzetik itzelezko abiaduran datoz. Bere istorioak ez dira kontakizun linealak, elementu ikuskaitz eta somagaitzenekiko arreta ariketa bat proposatzen dute, ordea. Dena mugitzen den bitartean salbu egongo gara izenburupean Rekalde Aretoak Estatu Batuetako egungo artegile nabarmenenetakoa den Doug Aitkenen erakusketa bat aurkezten du. "la Caixa" Fundazioak ekoiztu eta antolatuta, erakusketak neurri handiko arkitektura instalazio bi biltzen ditu (300 metro karratu inguru bakoitza): blow debris (hondakin hegalariak) eta interiors (barrenak), baita "plateau" (goilautada) saileko argazkiak ere.

Doug Aitken. Dena mugitzen den bitartean salbu egongo gara erakusketa "la Caixa" Fundazioko Argazkigintza eta Ikusizko Arteen arduraduna den Marta Gili-k komisariaturik 2004ko urriaren 14tik abenduaren 5era egongo da ikusgarri Bilboko Rekalde Aretoan (Recalde zumardia, 30).

Mundu garaikidearen konplexutasuna islatzeko gai diren narrazio forma berrien bilaketa adierazteko xedea duen "la Caixa" Fundazioaren erakusketa saileko protagonista izatera dator Doug Aitken Tracey Moffatt, Gillian Wearing, Pierrick Sorin eta Aernout Mik-ekin batera. Bill Viola-rekin batera (bere lana Madrilgo Erakusketa Aretoan hurrengo aldikadan erakutsiko delarik) egungo eszenako estatubatuar artegile nabarmenenetarikoa da Doug Aitken. Baina Bill Viola-k ez bezala, zinema tomak isolatu egiten ditu meditazio bake ia zenaren zentzua sortzeko, Aitken-ek bere konposaketaren bitartez esanguratsuagoa bilakatzen duen amaigabeko irudi azelerazio eta pilaketaren berkonposaketarekin jolasten du. Formatu handiko pantaila anitzen proiekzioekin ikuslea esperientzia adierazezin batean murgilarazi eta inkontzientearen gune ilunetara bultzatzen duen espazio inguratzaile bat sortu egiten du.

Zergatik elkar komunikatzen gara? Zelan egiten dugu? Zein da gure niaren zentzuren galtzearen ordaina? Eta gizartearena? Hauek dira Aitken-en arte ekintzari datxezkion galderetariko batzuk. Kalifornian jaioa, bere lana amerikar mendebalaren zertzea da: Los Angeles-en ahots propioa aurkitzeko liskarra. Bere jatorria Amerikaren mendebalderanzko hedatzearen azken geldialdian datza: Los Angeles (Kalifornia), mendebalderago joan ezin deneko hiria, lurra itsasoarekin topatzen deneko hiria, pertsona batek iragan berri bat eskuratu dezakeneko azken lekua.

Bere instalazio guztietan Aitken-ek arretaz hausnartzen du minimo eta hutsenaren gaitasuna ikusgarria denaren norabidea oztopatzeko. Bizi garen munduaren konplexutasunak eta talde dependentzia sortzen duten elkar lotura anitzek banako eta talde bezala gure esperientzia artikulatzeko forma berri bat eskatzen dute, sumaezina edo alkorra denetik hurbilago dagoena. Aitken-en instalazio forma eta erritmo anitzek kaosaren botere sortzaile eta birsortzailea hausnartzen dute, hau da, desordena, indeterminazioa eta jakinezaren izatea markatzen dute, gure mundu garaikide, gainpopulatu eta elkar lotuak erantzunik ematen ez dien galderei zentzua eta ulermena emateko.

Horregatik bere istorioak edo bere konposaketak eratzean bai soinu, irudi zein arkitektura zatikatzea, errepikapena eta adarkatzea bezalako estrategiak darabiltza Aitken-ek. Ohiko kontakizunaren linealtasuna, hau da, kausaren atzetik ondorioa dakarten kontakizunak, jada ez du balio mundua azaltzeko. Horrexegatik, bai interiors-en (barrenak) zein blow debris-en (hondakin hegalariak) kontakizunak noraezekoak dira, ez dute sarrera, korapilo eta ondorio eredu aurrikusgarria jarraitzen. Instalazio bateko pantaila edo ibilbide aniztasunak ere ez du aldiberekotasuna edo hitzaldi jarraipena adierazten. Izan ere, informazio eta komunikabideek ohitu gaituzten arreta ardatzen izate aniztasuna besterik ez dute aditzera ematen.

Doug Aitken. Dena mugitzen den bitartean salbu egongo gara erakusketak proiekzioek eta soinu bandak osaturiko arkitektura instalazio handi bi biltzen dituzte: blow debris (hondakin hegalariak, 2000), oraindik Europan ikusgarri egon ez den hiru espazio eta neurri handiko bederatzi bideo pantailatako lana, eta interiors (barrenak, 2002), "la Caixa" Fundazioaren Arte Garaikide Bildumak oraintsu erositako instalazioa. Era berean, marka komertzial ezberdinekin jolasten duen "plateau" (goilautada, 2002) saileko argazkiak erakutsiko dira.

Irudiak
• Instalazio irudia
Instalazio irudia
• blow debris, [ hondakin hegalariak / runes que volen / escombros que vuelan], 2000
9 channels, 9 projections, 21 minute cycle
Cortesía 303 Gallery, New York / Victoria Miro Gallery, London / Galerie Hauser & Wirth & Presenhuber, Zurich
© Doug Aitken
blow debris, [ hondakin hegalariak / runes que volen / escombros que vuelan], 2000
9 channels, 9 projections, 21 minute cycle
Cortesía 303 Gallery, New York / Victoria Miro Gallery, London / Galerie Hauser & Wirth & Presenhuber, Zurich
© Doug Aitken
• plateau, ( goilautada / altiplano ), 2002
Fotografía
Colección particular, Alemania
© Doug Aitken
plateau, ( goilautada / altiplano ), 2002
Fotografía
Colección particular, Alemania
© Doug Aitken
• interiors, [barrenak / interiors / interiores], 2002
3 channels digital video and soundinstallation with 3 projections in architectural environment, 6:55 minute cycle
Col•lecció de la Fundació “la Caixa”
© Doug Aitken
interiors, [barrenak / interiors / interiores], 2002
3 channels digital video and soundinstallation with 3 projections in architectural environment, 6:55 minute cycle
Col•lecció de la Fundació “la Caixa”
© Doug Aitken