Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Milioi bat gogoren matxinada ikusezina

Etorkizuna imajinatzeko hogei proposamen

2005eko martxoaren 10etik ekainaren 05era

Erakusketa honen izenburu xelebrea 1963ko urtarrilean Internationale Situationisten Alexander Trocchi eskoziar idazlearen testu bizi eta polemiko batetatik hartuta dago. rekalderentzat beren-beregi egina, Lars Bang Larsen (daniar komisario eta kritikaria), Carles Guerra (egun Bartzelonan bizi eta lan egiten duen artista eta komisarioa) eta Chus Martínez-ek komisariatu dute. Erakusketa arte ekimena eta espazio sozialaren arteko erlazioa hausnartzera bideratutako arte esperimentu anitzetatik ibilbide bat bezala pentsatuta dago. Artea ekintza bezala talde pedagogia era bat da, iraganeko eta egungo emantzipazio promesak hausnartzen ditu, taldearen bizitza, bere ametsak, jomuga sozialak pentsatzeko metodo sofistikatuak planteatzen ditu.

Talde erakusketa hau belaunaldi eta nazionalitate ezberdindun ia hogei bat artistek osatzen dute, baita seminario, koherentzia eta eztabaida programa trinko batek ere. Argitalpenarekin batera etorriko da proiektua artisten testu anitzekin, Alexander Trocchi-ren testua gazteleraz eta euskeraz berrinprimaturik eta kuratoreen, Parisen finkatutako idazle eta amerikar ekintzailea den Brian Holmes-en idatzia, eta Christoph Menke-ren testuekin, bere testurik ezagunena La Soberanía del Arte: La experiencia estética según Adorno y Derrida (Artearen subiranotasuna: Esperientzia estetikoa Adorno eta Derrida-ren esanez) (1997an Visor-ek gazteleraz argitaratuta) den alemaniar filosofoa.

Milioi bat gogoren matxinada ikusezina-k dituen lanak: Christian Andersson, Art and Language, Fikret Atay, Jacques-Louis David Dominique Loraren ikuspuntutik, Luca Frei, Anita Fricek, Peter Friedl, El Lissitzky, Kasimir Malievitx, Begoña Muñoz, Deimantas Narkevicius, Palle Nielsen, Nils Norman, Adrian Piper, Tere Recarens, Xabier Salaberria, Jonas Maria Schul, Bruno Serralongue, Solmaz Shahbazi eta Tommy Stockel.

Erakusketaren hitzaldien egitaraua hurrengoa da:

Martxoaren 17an, iluntzeko 19.00retan: Charles Esche, Eindhoven-eko Van Abbemuseum-en zuzendaria eta Istanbul-eko bederatzigarren Bienalean komisariokidea.

Apirilaren 12an, iluntzeko 19.00retan: Bruno Serralongue eta Solmaz Shahbazi

Apirilaren 19an, iluntzeko 19.00retan: Palle Nielsen eta Anita Fricek

Maiatzaren 3an, iluntzeko 19.00retan: Brian Holmes

Maiatzaren 26an, iluntzeko 19.00retan: Leire Vergarak moderatutako mahaingurua.

Maiatzaren 31an, iluntzeko 19.00retan: Saio/konferentzia, Gabriel Villota Toyos eta Iñaki Martínez de Albániz-en eskutik.

Daniar Arteko Agentzia-k eta Bilboko Frantziar Institutua-k lagundutako erakusketa.