Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Aditu dakardana

Azucena Vieites

2005eko irailaren 15etik azaroaren 27ra

Azucena Vieites (Hernani, Gipuzkoa, 1967) euskal artistaren lehenengo erakusketa monografiko honek bere lanari zentzua ematen dioten arduretako asko biltzen ditu, proiektu zeharo berri baten bitartez, bereziki rekalde aretorako egina.

Katalunian finkatuta eta jatorri dominikarra duen Ari rapera gaztearen abestietako batetatik hartutako izenburuarekin, Aditu dakardana erakusketak, praktika artistikoa eta moda, musika edo 'underground' deritzon eremua bezalako beste sormen mintzairen arteko kontaktu guneak hausnartzeko Azucena Vieites-ek duen interesa islatzen du. Genero rolen azterketatik, mintzaira aniztasun hori integratzeko gai den espazioa sortzen saiatzen da artista hau bere lanarekin.

Kultura garaikidearen alderdietako bakoitza, gustuko dugun arropatik entzuten dugun musikaraino, ibiltzen gareneko lokalak edota behin eta berriro darabiltzagun elkarrizketek jarrera kode erregistro bat eratzen dute. Azucena Vieites-en lanak kode horien itzulpen eta analisirako ariketa bezala marrazkia eta instalazioa erabiltzea proposatzen du. Moda aldizkariak, fanzineak, abestien letrak, zinematik ateratako eszenak, berragertu egiten diren material anitzak, azkenik, ikuslegoari nortzuk garen eta bizi garen gizartearen barruan dagokigun lekua hobeto ulertzen laguntzen diolarik. Lana, artistak sortzen dituen rol ezberdinen ikuspegi anitzen bitarteko plataforma da, femeninoa, maskulinoa edo balizko sexualitateak, zein gaztaro eta helduaroaren arteko mugak.

Erakusketa 400 marrazkiz eta marraztutako irudietatik egindako digitalizatzeen 18 inpresioz osatzen da. Lan zabal hau hamar sail ezberdinetan bereizten da, 'Aditu dakardana' bezala, erakusketa honi izenburua ematen dion saila, eta 'Feminist Sweepstakes'.

Erakusketa, danimarkar Michael Jensen-ek diseinatutako katalogo batekin dator, arte kritikari eta artista den Cathy Lomax, Carme Nogueira artista eta erakusketaren komisaria den Chus Martínez-en testuekin.

Bai Espainian zein atzerrian, talde zein banakako erakusketa anitzetan parte hartu du Azucena Vieites-ek. Beraien artean 'Dibujos recientes' (2005) Madrileko Fúcares galerian, 'Gaur, Hemen, Orain' (2001) Bilboko Arte Eder Museoan, 'Failure' (1999) Amsterdamen, 'Brusson Jeune' (1998) Villemur-sur-Tarn/Toulousen eta 'Dibujos Germinales' (1998), Madrileko Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n.

1984an Estibaliz Sadaba eta Yolanda de los Bueis euskal artistekin batera Erreakzioa-Reacción Kultura Elkartea sortu zuen, arte eta feminismo faktoreekiko erlazioan, arte praktika, kultura eta praktika ekintzailearen espazio bat sortzean zentratzen den kolektiboa. Proiektuak europar hiri ezberdinetan argitalpen, konferentzia, erakusketa, bideo, tailer eta mintegi eran garatu dira.