Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Pine Flat

Sharon Lockhart

2005eko abenduaren 14tik 2006ko otsailaren 12ra

rekalde aretoak Sharon Lockhart-en Estatuko bakarkako lehenengo erakusketa, Pine Flat, aurkezten du. Iparamerikar argazki eta zinegile ezagun honen lanik berritsuena da, hiru urteko lan biziaren emaitza.

Pine Flat Kaliforniako estatuaren iparraldean kokatutako nekazal komunitate txiki bat da eta, ordea, artistarentzat baliagarria dena, beste edozein leku izan zitekeela da, antzeko egoeretan dagoen beste edozein nekazal testuinguru. Lockhart-ek leku honen eta bere biztanleen paisaia aztertu du, bereziki umeak. Deskribapen maila oso handiarekin, artista honen irudi ia piktorikoek edozein kontakizun saiakera ekidin egiten dute, bere lanean begirada eta denboratasunaren plazerari lehentasuna emanaz.

Pine Flatek erretratu generoa eta paisaia pinturen arteko parekotasuna ezartzen du, baina aldi berean, unibertso propioa sortzen saiatzen da, non ikuslea bere testuinguru partikularraz ahaztuko den eta bete-betean sartuko delarik umeek, batetik, eta paisaian jarduteko euren bakarkako erek, bestetik, definituriko unibertso baten ikuspegi hain partikularrean. Irudia gertakari bat irakurri eta ulertzea permititzen digun informazio iturri bat izan dadin ohiturik gaudelarik, lan hau beste era batean begiratzeko gonbidapen bat da. Albo batera utziz ikusten dugun guztia interpretatzeko gure irrika, ez bakarrik artea, baizik eta gure eguneroko testuinguruaren ikusle bezala bilatzen ditugun mekanismoak, ondorioak ateratzeko, hobeto ulertu ahal izango ditugu.

Pine Flat lau atalek osatzen duten instalazio handi bat da:

Pine Flat Studio Portraits komunitate honetako umeak 'hogeita hamar bat gutxi gorabehera' inprobisatutako argazki estudio batera gonbidatu eta egindako hogei bat erretratu hartzen dituen areto bat da.

Four Seasons urtaro ezberdinetan lekuaren natura adierazten duten lau paisaia argazkik osatzen dute.

Untitled: areto honetan, bere abesti gogokoenen bere bertsio propioa abestuz ume baten ahotsa entzun daiteke, hain pertsonala da, ezen jatorrizkoak ezagutzen dituztenek ere asmatzeko zailtasunak izango lituzketela. Areto honetan ere, neurri handiko kolorezko argazki batean abeslaria gitarra batekin abestuz dagoen erretratua ere ikus daiteke.

Eta azkenik, zinematografia diptiko handi bat, Pine Flat, ikusleak proiekzio areto bitan ikus dezakelarik. Diptiko hau 10 minututako hamabi sail edo 'erretratu filmikoek' osatzen dute, denak 16mmtan eginak. Aretoetako batean, paisaian bakarka filmatutako ume baten 'mugimendudun erretratua' izenda litekeena ikus daiteke, beste aretoan ume bik edo gehiagok osatutako interakazio talde baten beste ´┐Żerretratu filmiko´┐Ż bat proiektatzen den artean. Ikusleak hamar minututan zehar koadro bat begiratzeko sentsazioa izan lezake irudiak duen ikusizko informazioa gehien argitzeko saiakeran.

Sharon Lockhart-ek aretoetako bakoitzean sail bakar bat erakustea erabaki du, hartara, ikusleak diptiko zinematografikoa osotara ikusi nahiko balu, behintzat hogei minutuz errepikatu beharko luke erakusketara bere bisitaldia, hamar proiekzio aretoetako bakoitzean, aste batean zehar.

Erakusketa honen barruan, 2006ko urtarrilaren 17an eta otsailaren 7an pelikula hau bera Bilboko Arte Eder Museoko ikuskizun gelan proiektatuko da. Orotara 138 minututako iraupenarekin, Pine Flat filma, hortaz, sei 'erretratuen' multzo bitan bereizten da, estrategikoki hamar minututako interludioak, "INTERMISSION"ek, banandurik Balam García mutikoaren musika entzun dezakegularik bertan. Pine Flat filma oraintsu, datorren urtarrilean Park City-n (Utah, Estatu Batuetan) ospatuko den, Sundance Zinema Festibalerako aukeratu dute ofizialki.

Erakusketa euskera, gaztelera eta ingelesez editatutako katalogo batekin dator. Argitalpen hau erakusketaren lanekin eta instalazioaren argazkiekin zabalki ilustraturik egongo da. Bertan erakusketaren komisaria den Chus Martínez-en testuak izango dira; Catherine Wood, Tate Modern-eko komisariarenak; Mark Godfrey, Londoneko Slade School of Fine Arts-eko irakaslea; Ignacio Vidal-Folch Bartzelonako idazle eta kazetariarenak; eta Ines Katzenstein, Buenos Aires-eko Latinamerikar Arte Museoaren (MALBA) komisaria.

Bilboko rekalde aretoko bere estreinaldiaren ostean, erakusketa hau Lisboako Museu do Chiado-ra, Portugalen, 2006eko urrian joango da. Pine Flat Harvard Unibertsitateko Fogg Art Museum eta Minneapolis-eko Walker Art Center-en erakutsiko da.