Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

%3Cp%3E%3C%2Fp%3E
%3Cp%3E%3C%2Fp%3E

Erakusketak

Egunekoak

Bazoaz, idatzi eidazu bueltan

Periferiak07 / Edizio berezia

2007ko ekainaren 21etik uztailaren 29ra

www.periferiak07.org

Koordinatzaileak: Oier Etxebarria eta Miren Jaio

Oxford American Dictionary-en arabera, edere hitzaren adiera biak 'argitaratu' eta 'jokoak ekoiztu' dira, latindar jatorridun �editatze� bera ondo definitzen du adiera bi hauen konbinaketak: esfera publikoan erantzukizun sozialaren onarpenetik jokoaren amaigabeko aukerak irekitzea.

Bazoaz, idatzi eidazu bueltan erakusketa eta edizio tailerra rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan Periferiak07 hiri espazioko proiektu programaren barruan garatzen da. Aurten programa edizioaren ideiaren inguruan egituratzen da. 2003an Livorno-n sortua, bertatik besteak beste, Joaquim Jordi, Jorgen Leth, Paolo Virno eta Emine Sevgi Özdamar pasa dira.

Erakusketa-tailer honek izaera arina du eta aurkezpen publiko eta saio itxien garapenerako marko espazial eta kontzeptuala eskaini eta artista anitzen bideo, instalazio, argazki, marrazki, argitalpen eta bost artista eta kolektiboren objektuak biltzen ditu: Discoteca Flaming Star, Karl Larsson eta Frans Josef Petersson, Jon Mantzisidor, Peter Piller eta Isidoro Valcárcel Medina.

Bazoaz, idatzi eidazu bueltan erakusketan dauden artisten argitalpenak ere baditu, baita Jorge Oteiza eskultorearen Quousque tandem...! Ensayo de la interpretación estética del alma vasca liburua ere. Beraien artean, azkena ere, 2007an Jon Etxebarria Plazaola-k eta Amador Vega-k editatutako edizio kritikoa.

Kabinete Abstraktuan bildutako proposamenek erreferente komunak konpartitzen dituzte: testuaren izaera menderaezina, itzulpena erresistentzia forma bezala, autonomia, arteak kultura interpelatzeko duen baldintza bezala eta edizioa kultura metaketak eragindako antsietatearen aurrean erantzun bezala.

2007ko programak beste proiektu lokabe biltzen ditu: Edizio tailerra, San Frantzisko auzo-etxean, Anti-Liburudendan eta Amatau TV-n maiatzean ospatu zen edizioaren ideiaren inguruan lan eta eztabaida gune bat; Copy Your Idols! (www.copyidols.net), EHUko 'Artea eta Kultura Bilboko VIII. Topaketen' barruan ekainean eta, beranduago, Artelekun uztailean ospatuko den audioko jabetzeari buruzko audiolab-a; Bilbo kopia txarra da, maiatzaren amaiera eta ekainaren hasieraren artean Zubiak arte eszenikoen kolektiboaren eskutik hiri espazioko ezusteko lekuetan interbentzioak eta sarraldi saila; eta Kalejira/Pasacalles. Bilbo bere abestien bitartez hiriaren historiatik hitzaldiak Bidebarrieta kaleko Udal Auditorioan, kalejira eta performanceak beste lekutan, urriaren 1etik 6ra.