Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Oraintsuko proiektuak

Sean Snyder

2007ko ekainaren 21etik irailaren 02ra

Komisarioa: Leire Vergara

rekalde aretoak lehenengo aldiz aurkezten du Estatu espainolean Sean Snyder iparamerikar artistaren bakarkako erakusketa. Erakusketak sei proiektu berrienak biltzen ditu, bertan artistak egungo gerra egoeran komunikabideen prozesuetan zentratuz bere arreta.

Aurreko lanetan ideologiak eta komunikabideek arkitektura eta hiri planifikazioa moldatzeko duten formen inguruko hausnarketa sakonetan lan egin ostean, Sean Snyder-en lanik berriena komunikabideen prozesuetan, errepresentazio politikoaren alderdi bisualetan eta irudi ekoizpenaren mekanismo zehatzetan zentratu da.

rekalde aretoan aurkeztutako proiektuek Snyder-en lanaren azken garapen hauek azpimarratzen dituzte. Erakusketak artistaren metodologia eta artxibategiaren erabilera nabarmentzen ditu, eta ikusleari, abiapuntua diren materialak aztertzeko aukera ematen dio.

Sean Snyder: erakusketako lanak

Analepsis (2003-2004), satelite bidezko telebista albistegiek gertakarien kokapenak aurkezteko darabilten formarekin landutako bideoa. Birkokapen planoen sekuentzi laburrez osatzen da (eszenatoki aldaketen oroigarriak edo egokitzeak), ikusleak orientatzeko erreportajearen kokapen geografikoan erabiltzen diren bezalaxe. Muntaia irudiekin jarraian, soinurik eta kontakizunik gabe eta kamera tekniken arabera multzokatuta, gaurkotasuna duten albisteei datxekion zinema lengoaia ezkutua agerian uzten du.

The Site (2004-2005), testu eta irudietan oinarrituta, Sadam Hussein harrapatu ostean gobernuaren informazio zerbitzuek eta mendebaldeko komunikabideek prestatutako informe anitz aztertzen dituen lana da. Gainjartzen diren kontakizunek eta ikusizko sostenguak gertakari bat eta, izatez, jada existitzen ez den leku baten deskribapenak sortzen dituzte 'batetik antzekoak eta baita kontrakoak ere'. Erreportarien helgarritasun mailak, uneak eta jarrerek, kontatutako istorioarekiko materialak berri bezala duen fidagarritasuna ezbaian jartzen dute.

Izenbururik gabe (Irak artxiboa) (2003-2005) indar militarrek eta kontratatutako langileek hartutako amateur irudiez osatuta dago, interneten zabaldutako artxiboetatik ateratakoak eta gaika sailkatuta. Beste edozein kasutan ezkutuan izango liratekeen irudi saila agerian utzita, bortizkeria eta gerra errepresentazio esplizituak albo batera geratu dira, batez ere amateur argazkigintzaren gai hutsalagoetan zentratuz. Eremuko erreportariarenetik oso ezberdina den ikuspegitik, aukeratutako gaiek argazkigintza turistikoa, klasikoa edo kriminalean ohikoak diren konnotazioak dituzte.

Casio, Seiko, Sheraton, Toyota, Mars (2004-2005) entsegu iruzkin batekin batera, irudi finkoak, jatorri partikularra, gobernuarena eta kazetaritza fotografikoarena duten bideo dokumentuak konbinatzen dituen bideo-entsegua da. Argazki kazetaritzaren konbentzioak eta etika hausnartuz, bideoak Irak eta Afganistanen atzerriko presentzia korporatiboaren hamarkada ezberdinetatik ibilia egiten du.

Eskema (Telebista) (2005-2007) proiektuak telebistak informazio iturri bezala duen ospea ezbaian jartzen du. Satelite bidezko telebistaren programazioetan erabiltzen diren sail tematikoen indizeekin lanean, bideoak urrutiko manduaren potentziala aurretik jakin ezin den muntaiaren tresna bezala darabil. Rodchenko-ren azpitituludun (Kino Pravda) 20. hamarkadako Dziga Vertov-en albistegi mutuen eredu formal eta muntaiaz, bideoak mugimendudun irudiari egiatasuna emateko ezintasuna azpimarratzen du.

Optics. Compression. Propaganda (2006-2007). Optika. Ulermena. Propaganda ideologien eraketan teknologiek duten zeregin bisuala eta irudi ekoizpenaren inguruko lanean egindako esperimentu sail baten izenburua da. Carl Zeiss artxibategiak oraintsuko historian dispositibo optikoek duten garrantzia agertuz proiektuari kokapen kontzeptuala ematen dio.

Sean Snyder: argitalpena

Erakusketarekin batera bertan ikusgai dauden proiektuak biltzen dituen katalogo bat izango da, arte kritikaria eta mexikar komisaria lokabea den Magali Arriolaren testuak izango dira eta baita Olga Bryukhovetskarenak ere, Kiev-eko Unibertsitateko Ikasketa Kulturalen irakaslea, eta artista eta Leire Vergararen arteko elkarrizketa.



Irudiak
  • Analepsis, 2003-2004
    Analepsis, 2003-2004
  • Archive Iraq, 2003-2005
    Archive Iraq, 2003-2005
  • Casio, Seiko, Sheraton, Toyota, Mars, 2004-2005
    Casio, Seiko, Sheraton, Toyota, Mars, 2004-2005
  • Casio, Seiko, Sheraton, Toyota, Mars, 2004-2005
    Casio, Seiko, Sheraton, Toyota, Mars, 2004-2005
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Optics. Compression. Propaganda, 2007
    Optics. Compression. Propaganda, 2007
  • Schema (Television), 2006-2007
    Schema (Television), 2006-2007