Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Publiko guztientzat

2006ko martxoaren 02tik maiatzaren 07ra

Komisarioa: Xabier Arakistain

Erakusketan parte hartzen duten artistak:

Txomin Badiola Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Cecilia Barriga Madril eta Berlinen bizi da eta lan ere bietan egiten du. Anat Ben-David Londonen bizi da eta han egiten du lan. Bene Bergado Madrilen bizi da eta lan ere bertan egiten du. Blami Donostia eta Bartzelonan bizi da eta bietan lan egiten du. Daniele Buetti Zurichen bizi da eta bertan egiten du lan. Minerva Cuevas Mexiko DFn bizi da eta han egiten du lan. Kajsa Dahlberg Malmo-n bizi da eta bertan egiten du lan. Tracey Emin Londonen bizi da eta bertan egiten du lan. Chus García-Fraile Madrilen bizi da eta han egiten du lan. Miguel Ángel Gaüeca Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Guerrilla Girls AEBn bizi dira eta han egiten dute lan. Immo Klink Londonen bizi eta han egiten du lan. Jakob Kolding Berlinen bizi da eta bertan egiten du lan. Chris Korda Bostonen bizi da eta han egiten du lan. Elke Krystufek Vienan bizi da eta bertan egiten du lan. Cristina Lucas Madrilen bizi da eta lan ere bertan egiten du. Matthieu Laurette Parisen bizi eta han egiten du lan. Mateo Mata Madrilen bizi da eta lan ere han egiten du. Carmen Navarrete Valentzian bizi da eta han egiten du lan. Itziar Okariz New Yorken bizi da eta bertan egiten du lan. Pripublikarrak Bilbon bizi dira eta lan ere bertan egiten dute. PSJM Madrilen bizi dira eta han egiten dute lan. Jill Sharpe Vancouver-en bizi da eta bertan egiten du lan. Carly Stasko Toronton bizi da eta han egiten du lan. Zhou Tiehai Shangai-en bizi da han egiten du lan. Mark Titchner Londonen bizi da eta bertan egiten du lan. Li Wei Beijing-en bizi eta han egiten du lan.

Gure mugetako zein haraindiko 28 artistek birdefinitzen dute ohiko espazio publikoaren kontzeptua. Bere hasieretatik, publizitateak eta gizarte komunikabideek plaza publikoaren ideia errotik zabaldu dute, berori arautzen duten kontrol mekanismo konplexuek sofistikazio kota berriak lortu dituzten artean. Gertakari hauek ikuspegi berri bat eratzen dute, non, ordea, kontrola ikusezin mantentzeko asmoa ukitu gabe dagoen. Artea eta beste frente batzuetatik merkatu estrategiek hiritarrei inposatutako erabilera eta gain erabilerak ezbaian jartzen dabiltzan mintzaira kritikoak azaltzen ditu erakusketak, publiko eta pribatuaren bereizketari buruz teorizazio feminista iraultzaileak azpimarratuz. Halaber, mostrak eduki sexistak eta beste interes batzuk salatzen ditu, bai ekonomikoak zein ideologikoak, sarritan eratzen baitituzte espazio hegemonikoak. Publiko guztientzat-ek kontu hauekin arduraturik eta 'audientziaren diktadura' deritzon makineria maltzurrari, zeinaren arabera eduki kritikoek ez duten interesik ikuslego handiarentzat, desafio egiteko asmoarekin dauden 28 artisten lana biltzen du.

Azken urteotan, XX. mendean zehar giza komunikabideek ohiko espazio publikoaren ideia zabaldu eta eraldatu duten garapen zorabiagarria gailentzen duten gogoeta eta definizio berrien xedea da espazio publikoaren kontua. Izan ere, mass media deiturikoak 'informazio' eroale eta ekoizle nagusi bilakatu dira, iraganean asma zitekeen edozein estaldura eta eragin kota gaindituz. Honekin mass media-ek gizarte garaikideentzat ezinbesteko arteria estatusa lortu duteneko garaia zabaltzen da eta, paradoxikoki, entretenimendu industriek eta publizitateak giza politiken sortze eta berreraketan funtsezko leku bat hartzera pasatu direlarik hontara. Aldi berean, komertzio interesen marketinerako erakusleiho bilakatutako espazio publikoak apenas uzten du aukerarik hiritarren bat-bateko adierazpenetarako. Publizitate mezuek hondatutako ikuspegi konplexu hau, paradigma hiperkapitalistaren arabera egituratzen da, horrek, sarritan, ekonomia politikak kultura politikengandik isolatzeko lana zaildu egiten duelarik.

Baina, zein da artearen papera prozesu politiko hauetan? Arte munduen egitura hierarkikoaren kota altuen parte handi batek egun ere onartzen ditu aspaldiko ideal erromantikoak, non artea eta artista gizartearekin kritikoak izan daitezkeela onartzen den eta artearen benetako funtzioa bere adierazpen propioa dela eta berori eta artista ez direla eguneroko giza eta politika arduretan mugatu beharreko ideia sustatuz. Jarrera honen aurrean, giza gatazkaren inguruan teoria marxistak garatu dituzten mugimendu artistikoak eta giza eskubideak errebindikatzearen inguruan eratutako feministak bezalako beste talde batzuek, preseski arte eta gizarte terminoak bereiztuz dela desberdintasunaren statu quo-a iraunarazteko modua salatzearen kargu hartu dute. Gatazka honek oihartzuna izan du XX. mendeko artea eta politikaren arteko erlazioari buruzko eztabaidetan. Egun ere gailen dirauten kontuetan zentraturiko eztabaidetan: artea propagandarako erabiltzeak mezuaren kalitate estetikoaren menpekotasuna al dakar? Bestalde, bereiz daitezke kalitate estetikoa epaitzeko irizpideak balore ideologikoengandik?

XX. mendeko 60. hamarkadan Internazional Situzionistak (seguruenik transzendentzia gehien izan duen marxismoak eragindako arte korrontea) hemeretzigarren mendeko tradizioei aurre egiteko estrategia ezberdinak garatu zituen, beste batzuen artean, artearen balizko 'tolesgabetasuna' bermatzen zutelarik. Estrategia hauen artetik bat, détournement-a, azken urteotako komunitate artistikoaren kontzeptu esparruen gainetik hegan ibiltzeagatik gailentzen da bereziki. Guy E. Debord eta Gil J. Wolman-en (1956) arabera détournement-a bidegabeko jabetza eta kontestualizazio eza da, horrek dakarren ondoriozko esanahi galerarekin, beraien artean ezelango zerikusirik ez duten elementuak eta euren bilkura esanahi multzo berri batean. Desitxuratzea, kultura iraganaren elementu guztiak alderanztu eta iraultzeko beharrizanaren defentsa eta balio-galerarako gaitasuna dela eta, jolas bat bezala, gainditu beharreko adierazpenaren antolaketa zahar horren balioaren ukoa bezala.

Publiko guztientzat-ek artea eta beste fronte batzuetatik, publiko eta pribatuaren arteko bereizketaren inguruan teorizazio feministak azpimarratuz, merkatu estrategiek azken urteotan hiritarrei ezarritako erabilera eta gain-erabilerak ezbaian jartzen dituzten mintzaira kritiko anitzen berri ematen du. Halaber, erakusketak eduki sexistak eta beste interes batzuk salatzen ditu, bai ekonomikoak zein ideologikoak, sarritan itxuratzen baitituzte espazio hegemoniko hauek. Mostran erakusten ditugun piezak d�tournement garaikidearen adibidetzat har ditzakegu. Bertan publizitatea, kartografia, hirigintza, zinema, idazketa bera eta irudi oro zein komunikabideen munduaren itxuragabetzea ematen da. Eta are garrantzitsuagoa dena, ikuskizuna beraren proposamenak itxuragabetzea bilatzen dugu, arte sormena eta merkatua ere ezbaian jarriz. Sarritan lan hauek elementu aurrefabrikatuez eratzen dira: aipuak, lan literarioetako pasadizoak, zinema atalak, komikienak, mapak, etab... Dena testuingurutik at eta esanahi berri batekin, lengoaia ideologia bezala kritikatzeko ariketan, hau da, lengoaia nagusitasun eta botere tresna bezala.

Erakusketaren izenburuak, Publiko guztientzatek, kontu hauen inguruan arduraturik dauden artisten lana biltzeko borondatea ere adierazten du, 'audientziaren diktadura' deritzonaren makineria maltzurra desafiatzeko asmoz, horren arabera eduki kritikoek ez baitute publiko handiarentzako interesik.

Erakusketa Bilboko Udaleko Emakume, Garapenerako Lankidetza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politiketarako Arloak eta Bilboko Frantses Institutuak laguntzen dute.