Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

erreala denaren itzulera/gerçeöin geri dönüþü

Phil Collins

2006ko uztailaren 20tik urriaren 01era

www.losrealitisarruinaronmivida.com

Komisaria: Leire Vergara

erreala denaren itzulera/gerçeöin geri dönüþü, programa mota horretako partaide ohi batzuen ikuspuntutik, tele-errealitatearen promesa eta tradizioak aztertzen dabilen Phil Collins-en kanal anitzeko bideo eta argazki instalazioa da. Proiektua, inoiz elkartu gabeko pertsona foro bat bezala egituraturik, baina telebistan agertu izana eta horrek euren bizitzetan izandako efektu sakona amankomunean zutelarik 2004an hasi zen eta lehenengoz Istanbuleko Nazioarteko 9. Bienalean aurkeztu zen. Datozen hiru urteetan zehar Collins-ek antzeko ekoizpenak garatuko ditu AEB, Britainia Handia eta Espainian.

Proiektuaren funtsa The Marmara, Istanbuleko hotelik enblematikoenean Collins-ek antolatutako prentsaurreko hitzaldi bat eta argazkiez osatu zen. Ber tan pertsonaiek nazio komunikabideetan zabalki hitz egin ahal izan zuten euren esperientziez, eta lekuko glamourdun estudio batek talde erretratu ofizial batez eta pertsonai ospetsuen estiloan banakako erretratuez ospatu zuen gertaera. Bestalde, Collins-ek, turkiar telebistako extreme make-over (erabateko itxural daketa) programako zuzendaria kontratatu zuen ordu beteko elkarrizketa sail bat zuzentzeko telebista estudio batean. rekalde aretoko instalazioak erre tratu fotografiko sail bat, turkiar estatu telebistak hartu zuen bezala �artistak beranduago lortu zuen� editatu gabeko prentsaurreko bat eta banakako zortzi elkarrizketa aurkezten ditu. Erakusketa atal bitan egituratzen da: uztailaren 20tik, abuztuaren 24ra eta abuztuaren 29tik urriaren 1era, bakoitzean lau elkarrizketa erakutsiko direlarik. Pertsonaiek euren biografiak berrikusi, kexak adierazi eta, azken finean, beste behin ere esplotatu egiten dituzten elkarriz ke tak, jatorrizko ekoizpenaren baldintzak errepikatzen dituen instalazioa koka tzen den moduagatik, ikuslea, errealitate ilusioa eta ekoizpen mekanismo kru delaren artean kokatzera derrigortuz, inplikatuta sentitzen da.

erreala denaren itzulera/gerçeöin geri dönüþü kultura 'postdokumentala' deritzonaren errepresentazio egituren analisi sakonetik dator, zeinaren berezko adierazgarriena telebistako 'reality-a' den. Aldi berean proiektuak eremu pu blikoa eta eremu pribatua, pertsona pribatu eta ospetsua eta medioak eta espazio sozialaren arteko bereizketaren urradura salatzen du. Bizitako espe rientzia propioaren egitura mugatzen duten teknologia eskopiko berrien espa rruan etika eta egiatasun konfesionalaren inguruan sortutako koskak aztertuz, Collins-ek errealitatea eta fantasia, autentikotasun eta figurazioaren artean lerro banatzailea marrazten du. Zehazki, bere interesa traumaren berreszena ratzean zentratzen da, niaren erakusketa, eta errealismoaren ekonomia berriak eskatutako konfesio eta aitorpen formen iraupena. Honi dagokionez, rekalde aretoko erakusketak orokorrean Collins-en lanaren logika estetiko eta kon tzeptuala modu zuzenean aurre egiteko aukera ematen digu, Collins-ek berak �esplotazio hutsa eta kontsolamendu eta maitasun nahaste xelebretzat� kalifikatua.erreala denaren itzulera/gerçeöin geri dönüþü Phil Collins-en lehenengo bakarkako erakusketa da Estatuan.

Pertsona, leku eta komunitateen inplikazioa erabakigarria den artisten belaun aldikoa da Phil Collins. Bideoa, argazkigintza, instalazioa eta zuzeneko gerta kariak erabiliz, eta pop musika, telebistako realityak eta dantza bezalako kultu ra herrikoiaren forma familiarrei erreferentzia eginez, Collins-ek sozialki kon prometitutako arte praktiken balizko izpiritu eskuzabaltasuna ezbaian jartzen du. Bere lanak jarraiki dabiltza bai banaka zein taldeko errepresentazio ariketa orotan eragileak diren alderdi ideologikoen artean negoziatzen. Kamera erreali tatearen ordezko bilakatzen deneko une zehatzean gertatzen dena zer den zehatz-mehatz aztertzeko Collins-en interes handiak ikus-entzunezko medioa erabiltzera eraman du, itxuraz gardena eta objektiboan oinarriturik, begirada mediatizatuaren boterea hausnartzeko plataforma bat bezala. Ikuspegi lotsa gabe batetik, eta ordea, kutuna, bere proiektuek tradizio dokumentalaren inpartzialtasunaren mitoa hausnartzen dute. Azken urteotan Collins-ek mundu osoko herrialde politikoki sentiberetan egin du lan, Belfast, Belgrad, Ramala eta Bogotá bezalakoetan, eta gugandik hurbilago, Donostian, sarritan partiku larrei parte hartzeko deituz irudien ekoizpen, distribuzio eta hautematearen inguruko eztabaida kritikoa sustatzeko.

Erakusketarekiko paraleloki, Phil Collins-ek erreala denaren itzu lera/gerçeöin geri dönüþü proiektuaren kapitulu berri bat hasiko du, reality eta elka rriz keta programetako Estatu osoko partaide ohien testigantzak bilduz. Istanbulen bezala, euren bizi istorioetan oinarritu arren sistematikoki edozein erantzun aukera ukatzen dien emisio mediatiko mota bateko euren esperientzia detailez konta dezaten espazio bat irekitzean datza. Fase hau errazteko komunikabide batzuk ezarri dira: informazio orokordun webgune bat eta bakoitzak bere istorioak azaltzeko foro bat (www.losrealitisarruinaronmivida.com), lekuko eta estatuko prentsan iragarkiak eta rekalde aretoko erakusleihoan poster zabaltze bat. Proiektu berri hau ikerketa mailan, erakusketa dagoen artean garatuko da eta bere ekoizpena 2007an hasiko da.

British Council-aren laguntzaz egindako erakusketa.