Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

%3Cp%3E%3C%2Fp%3E
%3Cp%3E%3C%2Fp%3E

Erakusketak

Egunekoak

Istorio animatuak

2006ko urriaren 30etik 2007ko urtarrilaren 07ra

Erakusketaren komisariak: Juan Antonio Álvarez Reyes, Marta Gili, Laurence Hazout Dreyfus eta Neus Miró.

Erakusketan parte hartzen duten artistak:
Carlos Amorales, J. Tobias Anderson, Lars Arrhenius, Benoît Broisat, Donna Conlon, Catharina Van Eetvelde / Abigail Lang, Shelley Eshkar / Paul Kaiser, Kota Ezawa, Simon Faithfull, Ruth Gómez, Susanne Jirkuff, Chung-Li Kao, William Kentridge, Zilla Leutenegger, Cristina Lucas, Cecilia Lundqvist, Basim Magdy, Feng Mengbo, Joshua Mosley, Till Nowak, Hans Op de Beeck, Sven Pahlsson, Arthur de Pins, Yusuke Sakamoto, Sara Serrano / Eduardo Balanza, Miguel Soares, Sheila M. Sofian, Martijn Veldhoen, Magnus Wallin eta Lev Yilmaz.

Ikus-entzunezko des-informazioaren hegemoniarekin kritikoak diren hogeita hamar bat lanen zinema estrategia berriak erakusten dituzte "la Caixa"-ko Gizarte-Ekintzak eta rekalde aretoak

Filosofatzeko gai diren karramarroak, rap-aren erritmoan dantzatzen duten presidenteak edo gerra hegazkin bilakatutako Superman. Egia, autentikotasuna eta ebidentzia bezalako kontzeptuak ezbaian jartzeko animazio zinemako artista askok unibertsoan babesteko erabilitako estrategia da parodia. Parodia hauetako batzuek dira Istorio animatuak, CaixaForum-en (Bartzelona) pasadan ekainean aurkeztu zen erakusketa eta rekalde aretoan animazioaren esparruan lanean dabiltzan hogeita hamar bat artistek egindako bideo instalazio eta proiekzioen aukeraketa bat biltzen duena. Erakusketa honen helburua ez da horrenbeste teknologia digitalak animazioaren zerbitzuan jartzen dituen baliabide anitzak erakustea, baizik eta zein neurritan estrategia sortzaileak ikus-entzunezko des-informazioa eta irudiaren deskredituaren hegemoniaren kontrako erantzukizun kritikoak hartzeko gai diren hausnartzea. Hori nabaria egiten da Ilargirako bidaia-n, Georges Malis animazio zinemaren aitzindariaren aldarrikapen omenaldia suposatzen duen bideo instalazioa. Lan liluragarri honen egilea den William Kentridge-rekin batera, Benoît Broisat, Kota Ezawa, Ruth Gómez, Sheila M. Sofian, Chung-li Kao, Zilla Leutenegger eta Lev Yilmaz dira artistetako batzuk. Le Fresnoy, Studio National des Arts Contemporains eta 'la Caixa' Fundazioak ekoiztuta, Istorio animatuak Frantziako Le Fresnoy, Studio National des Arts Contemporains-en, Nord-Pas de Calais-en izango da ikusgai jarraian.

Erakusketak gogorarazten duen gaietako bat, fantasia eta irudimenaren bitartez arte garaikideak, inguratzen gaituen munduarekiko, jarrera kritikoak hartzeko duen gaitasuna da. Artearen Historian zehar, gertakari gertukoenek analogiarekin lotzen ez diren adierazpen forma batzuk izan ditu, bai ordea ilusioa eta magiarekin. Arte garaikideak azken urteotan zinema dokumentalari irekitako ateen antzeko diskurtso kritikoarekin, orain animazio zinemari zubi bat luzatzen dio.

Gardentasuna, sinesgarritasuna eta ziurtasuna bezalako ideiak desartikulatzen dituzten kontakizunen eratzea hausnartzea, estrategia dokumentalak darabiltzan artista askoren helburua da. Animazio unibertsoaren kasuan, arte praktikek txanponaren beste aldea hausnartzen dute: egiaren politiken desartikulazioa, hau da, egia sozialaren interprete baimenduak bezala jasotzen direnen ezeztea.

Erakusketa honetarako aukeratu den animazio zinemak medioarenak propioak diren taktikekin erlazio bereziak mantentzen ditu, karikatura bezala, txistea, satira, fabula eta alegoria. Baina agian parodia da animazio zinema errealitatea eta fikzioaren artean kokatzen duen estrategia. Hortaz, Istorio animatuak-en dauden artistak esangarria eta esanezina, egokia eta desegokiaren arteko mugetan kokatzen dira.

Batzuek ingurunearen espekulazio eta suntsipen politikak salatuz egiten dute (Donna Conlon, Till Nowak, Hans Op de Beeck eta Miguel Soares-en kasua da); beste batzuek, Historiari ukatutako istorioak berreskuratuz (Kao Chung-li, Cristina Lucas eta Feng Mengbo). Gabezia, terrorea eta arroztearen adierazpena (Carlos Amorales, J. Tobias Anderson, Zilla Leutenegger, Sven Pahlsson, Magnus Wallin, Sara Serrano eta Eduardo Balanza) eta komunitatea eta subjektibotasunaren eratzea, kultura kapitalismoaren garai bete-betean, (Benoît Broisat, Shelley Eshkar eta Paul Kaiser, Simon Faithfull, Ruth Gómez, Basim Magdy, Joshua Mosley, Yusuke Sakamoto, Martijn Veldhoen, Catharina van Eetvelde eta Abigail Lang) erakusketan tratatutako beste gaietako batzuk dira.

Erakusketaren dokumentazio espazioan egile katalanek hirurogeita hamar eta laurogeigarren hamarkadan egindako tematika sozialdun laburmetraien aukeraketa bat aurkezten da: Jordi Tomás eta Francesc Estrada, Jan Baca eta Toni Garriga, Anna Miquel, eta Dominec Aran eta Arturo O'Neill.