Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Taberna ez, botilak bakarrik

Can Altay

2006ko maiatzaren 25etik uztailaren 09ra

Komisarioa: Leire Vergara

Instalazio formatupean, Can Altay (Ankara, 1975) turkiar artistak bere jatorriko hirian, Ankara-n, minibarren fenomenoaren inguruko ikerketaren eboluzioa laburbiltzen du.

Diapositiben diaporama batean aurkeztutako irudi bateria bat, artistarentzat irakurketa gakoak diren biblioteka pertsonal bat eta audientziak lanarekin elkar eragiteko beste elementu iragankorretatik Altay-k hiri espazioaren erabilera informalez gogoeta egitera gonbidatzen digu.

Minibarra ez da espazioaren jabetza erradikala, ordea funtzionalitatea eta mugaketa zehatzik gabeko egoitza-guneen erregulazioa etenda geratzen direneko sozializazio ariketa bat da. Azken finean, Minibarra huts arkitektoniko batetatik sortutako egitura da, jatorriz xede komertzialik, zerbitzu zehatzaren eskaintza bat, bilatzen ez duen bilkura bat, baizik eta bertan biltzen den jendearen presentzia hutsa duela, bakoitzak bere edaria daramalarik.

Altay-ren lana espazioaren ekoizpena konfiguratzen duten dinamika sozial, ekonomiko eta errepresentaziozkoetan modu kontzeptualean eusten da. Horretarako, Ankara hirian finkatzen diren epe luzeko ikerketa zuhurrak garatzen ditu hiri geografia espezifiko bezala. Bere ikerketek psikokartografia, edo mapa psikosozialak deritzonerantz jotzen dute, hortaz, idazketa eta irakurketa anitzerako irekiak. Horrexegatik, autoretza ariketa ez datza horrenbeste materialaren hautaketan, artistak batzuetan talde eran konpartitutako ikerketaren fruitua baita, baizik eta objektu horiek erakusketa espazioan antolatzen direneko moduan, hau da, beroriek audientziaren aurrean aurkezterakoan ezartzen dituzten interpretazio lotura berrien forman.

Kabinete Abstraktuan, Can Altay-k aurretiaz beste instalazio batzuetan aurkeztutako materialaren parte bat berreskuratzen du, ikerketaren azken fase bat aurkezten duelarik aldi berean. Argazki batzuek minibarren erabiltzaileek normalki okupatutako puntu batzuetan kokatzen diren taberna berrien oraintsuko agerpena dokumentatzen dute. Komertzio berri hauek arkitektura ireki batetatik egitura iragankor bat erreproduzitzen dute, behin behinekoaren irudi engainagarria proiektatuz.